Itzuli

Barkosek Esako urtegiaren handitze lanen segurtasunari buruzko azalpenak eskatu ditu proiektuaren laugarren aldaketaren iragarpenaren aurrean

Hori dela eta,Geroa Baiko senatariak Ebroko Konfederazio Hidrografikoko presidentearen agerraldia eskatu du

    Uxue Barkos Uxue Barkos

    Uxue Barkos Geroa Baiko senatariak María Dolores Pascual Ebroko Konfederazio Hidrografikoko presidentearen agerraldia eskatu du gaur Senatuan, “Esako urtegia handitzeko proiektua geldiarazi eta proiektuaren laugarren aldaketa tramitatzea eragin duen egoera azal dezan”.

    Zentzu honetan, Barkosek bere “kezka” agertu du “lanen inguruko segurtasuna sendotzeko beharra agertzen duen azken iragarpen honen aurrean, proiektuaren laugarren aldaketa bat ez baita gauza makala”.

    Halaber, Geroa Baiko senatariak azpimarratu duenez, “Nafarroako herritarrek oro har, baina eskualdeko bizilagunek bereziki, egungo egoeraren azalpen xehea merezi dute, bai eta egiten ari diren azterlan eta segurtasunaren inguruko analisien gaineko azalpen bat ere”.

    Era beran, Barkosek nabarmendu duenez “handitze lan hauen inguruan okultismoa eta informazio falta gailendu dira, lanen segurtasunari buruzko azterlan ezberdinei dagokienez”, horregatik, “Geroa Baitik, beste behin ere, azpiegitura honen segurtasunari buruzko erabateko bermeak eskatuko ditugu”.

    Izena eman gure buletina jasotzeko