Barkosek Gobernua premiatu du Esako urtegiaren handitze lanen egungo egoera argitu dezan
Epeei buruzko datuak eskatu ditu, bai eta aldaketei eta eskuin magalaren egonkortasunari buruz ere
Uxue Barkos Geroa Baiko senatariak Trantsizio Ekologikoko Ministerioari zuzenduriko galdera sorta bat erregistratu du Senatuan, Esako urtegiaren handitze lanen egungo egoera ezagutzeko helburuarekin eta, zehazki, eskuin magalaren sendotze lanei buruz, “Gobernu zentralaren aldetik informazio argi eta eztabaidaezinik ez baitago”.
Testuinguru honetan, Barkosek jakin nahi du “zein data aurreikusten duen Ministerioak Esako eskuin magala sendotzeko lanen amaierarako, 2025 urteko maiatzean izango zela iragarri baitzuten”, bai eta “Esako urtegiaren handitze lanen laugarren proiektu aldaketaren onartze data, jada egin bada” eta “kontrako kasuan, noiz aurreikusten duen Ministerioak hori onartzea”.
Horren guztiaren arabera, Geroa Baiko senatariak Sara Aagersenek zuzentzen duen Ministerioari galdetzen dio ea “Esako urtegiaren handitze lanen amaierarako azken data 2030 izango zenaren aurreikuspena aldatu ote duen”.
Zentzu honetan, Barkosek ohartarazi du “herritarrak, eskualdeko bizilagunak, ezin direla etengabeko ziurgabetasun egoeran egon azpiegitura honi dagokionez, lau proiektu aldaketa egon ondoren, gainkostuekin eta konpondu gabeko arazo teknikoekin, horregatik gardentasuna eta ziurtasunak eskatu dizkio Gobernuari”.
Halaber, “segurtasunak lehentasun osoa izan behar duela” berretsi du Barkosek, eta aurretiaz eta zorroztasunez jardutearen beharraren gainean ohartarazi du. “Prebentzioa eta segurtasunarekin harremana duten elementuen berrikuspena ezin dira zalantzan jarri”.
Ildo honetan, foru senatariak ziurtatu duenez, “ezin da tamaina honetako azpiegitura batean aurrera jarraitu ziurtasun teknikorik gabe, gardentasun instituzionalik gabe eta erabat ulergarria den kezka soziala kontuan hartu gabe”.
Horregatik, “Gobernuak lanen benetako egoerari buruzko informazio zehatza eta eguneratua eskaintzea” espero du Barkosek, bai eta “eskuin magalaren egoerari buruz eta epeei buruz ere”.
Uxue Barkos