Barkosek itxarote-zerrenden, lehen arretaren eta egoera energetikoaren arazoari heltzearen beharra azpimarratu du legegintzaldi amaierako erronka moduan
Nafarroak Estatuari egiten dion ekarpenaren azken eguneratzetik eratorri den poltsa ekonomikoa azpimarratu du Geroa Baiko bozeramaileak
Uxue Barkos, Nafarroako Parlamentuan Geroa Baiko bozeramaileak azpimarratu duenez, legegintzaldi amaiera honetan “Parlamentuak eta Gobernuak elkarrekin konpondu beharreko gaiak ditugu horizonte hurbilean”. Eta osasungintza publikoaren egoerari heltzearen alde egin du, “Lehen Arretarako edo itxarote-zerrendetarako tresnak” jarriz. Gainera, azpimarratu duenez Nafarroak Estatuari egiten dion ekarpenak “Nafarroako Gobernuan poltsa bat utzi du, eta horrek lehentasunezko helburua izan behar du”. Bere iritziz, “Nafarroak neurri estrukturalei ekin behar die ia enpresa monopolio energetikoaren egoerari aurre egiteko”, horrela Trantsizio Energetikoaren Agentziaren sorreraren garrantzia azpimarratuz.
Halaber, Barkosek genero indarkeriaren azken kasuei erreparatu die, bai eta azpimarratu indarkeria matxistaren kasuen zifrak “makabroak” direla “2023 urtearen lehen egun hauetan”. Era beran, Parlamentuak “gizarte honen kalteetako bat den indarkeria matxista” gaitzesteko “minimoetako” adierazpen instituzional bat onartu izana balioetsi du ere. “Kalte honen aurrean hezkuntza eta hezkidetza beharrezkoak dira, horren aurka lanean jarraitzeko”, defendatu du.
Uxue Barkos