Barkosek Izquierda Confederal taldeko bozeramailetza hartuko du Eraldaketa Digitalaren Batzordean, Trantsizio Ekologikoarenean, Industrian eta Batzorde Konstituzionalean
Era berean, foru senataria Arartekoaren Batzorde Mistoan eta Genero Indarkeriari buruzko Txostenaren gaineko Akordioen Jarraipena eta Ebaluaketa egiteko Batzorde Berezian izango da ere bozeramaile
Uxue Barkos Geroa Baiko senatariak Izquierda Confederal taldeko bozeramailetza hartuko du Goi Ganberako Batzorde Konstituzionalean eta azpimarratu duenez, “legegintzaldi honetan, ez zaio inori ahaztuko, gai honek protagonismo handia izango du, baina Foruaren Hobekuntzaren betetze prozesuari behingoz heltzeko Geroa Baik bertan lanean jarraituko du gainera, gai hau funtsezkoa baita Nafarroaren etorkizunerako”.
Era berean, Barkosek Trantsizio Ekologikoaren Batzordean bozeramaile moduan jardungo du, bai eta Eraldaketa Digitalaren Batzordean eta Industria eta Turismo Batzordean ere, gai hauei dagokienez “erronka eta desafio garrantzitsuei aurre egiteko funtsezkoak” direla azpimarratuz, “erronka horien aurrean funtsezkoa baita ekonomia produktibo, jasangarri eta digital baten garapenerako ingurune egokia sortzea”.
Izquierda Confederal taldeko bozeramailea izango da ere Barkos Arartekoaren Batzorde Mistoan, honi dagokionez “Eliza Katolikoaren baitan egindako sexu abusuen biktimen erreparaziorako Arartekoak egindako azken txostenean sakontzeko” konpromisoa hartuz.
Era berean, Genero Indarkeriari buruzko Txostenaren gaineko Jarraipena eta Ebaluaketa egiteko Batzorde Berezian bozeramaile izango denak nabarmendu duenez, “gizarte parekidea lortzeko giltzarri den gai honetan lanean jarraitzeko Geroa Baik bere esfortzu guztiak eskainiko ditu, emakumeentzako eskubide eta aukera parekidetasun osoa lortu arte”.
Gainera, Desgaitasunaren Politika Integralen Batzordean bozeramaile izango da ere Barkos. Honakoa ere “erabateko konpromiso politiko eta instituzionala behar duen gaia da” Geroa Bairentzat, “gizarte zuzenagoa eta inklusiboagoa lortzeko tresnak eta politika publikoak ezartzeko eta bultzatzeko beharrari buruz hari baikara”.
Era berean, Geroa Baiko senataria Ogasun Batzordean bozeramaile ardurak hartuko ditu ere, bai eta Kontuen Auzitegiarekin Harremanetarako Batzorde Mistoan ere.