Itzuli

Barkosek ohartarazi du ustelkeriaren aurrean gardentasunik ez edukitzeak “ultraeskuinaren hazkundea elikatzen duela”

Geroa Baiko senatariak ohartarazi du erakundeen aldetik gardentasunik ez egoteak herritarren konfiantza hondatzen duela eta totalitarismoa mesedetzen duela

    Uxue Barkos Uxue Barkos

    Uxue Barkos Geroa Baiko senatariak gaur Senatuko Osoko bilkuran ohartarazi duenez, “ezer ez dio min handiagorik egiten demokraziari ustelkeria kasuei arretarik ez egitea baino eta hemen ezer gertatu ez denaren plantak egitea”, aldi berean ohartaraziz jarrera horrek “beste ezerk baino askoz ere hobeago elikatzen duela ultraeskuina”.

    Horrela adierazi du Barkosek PPk sustatu duen ez ohiko Osoko bilkuran, bertan María Jesús Montero eta Sara Aagersen ministroek agerraldia egin dutelarik, haien ministerioetan egon diren ustezko ustelkeria kasuen berri emateko.

    Bere hizketaldian zehar Barkosek ziurtatu duenez, “tribuna honetatik ahozabalik begiratzen geratzea ez da zilegi”, gertakari hauek “benetako min sakona egiten ari baitiote jendeari”, horregatik Gobernuari eskatu dio bere erantzukizun instituzionala jardun dezan: “Gertatu izan bada, gertatzen ari bada eta oposizioak kalte hori konpontzea bilatzen ez duen arren, gizarteari begira baino hauteskundeei etekina ateratzea bilatzen ari baita, erantzukizun instituzionaletik, kasu honetan Sánchezen Gobernuarena, aurrera begiratzea eta garbitzea da egin beharrekoa”.

    Modu honetan, Barkosek ziurtatu du gardentasunez jarduten ez badela, Exekutiboa “errege biluzaren 2.0 bertsioa” izaten amaituko duela, “ultraeskuinaren aurrean superheroiaren kapa daramala ustez, eta besteei hala dela ustearaziz, bien bitartean ultraeskuina erosotasun osoz aurrera eginez, gardentasun ezarekin jolastuz”.

    Ogasun Ministerioari dagokionez, Geroa Baiko senatariak azpimarratu duenez,  SEPIko presidente ohiaren kasuak, “lehen unetik azalpen lasai, zorrotz eta xehea beharko luke; orain arte eman denetik oso urrun dagoen azalpen bat”.

    Halaber, Barkosek Trantsizio Ekologikoko Ministerioa aipatu du ere, gogoraraziz gau egun “ikerketa polizial eta judizialek bere horretan jarraitzen dutela eta Ministerioaren aldetik balorazio positiboak egon direnaren susmoak agertu direla” Forestaliaren zenbait proiekturi dagokienez.

    Horregatik, erabaki hauek berrikusi daitezen eskatu du Barkosek: “Balorazio positibo horietako asko atzera botatzea eskatzen du honek; hobe gaur atzera botatzea, bihar egin behar izatea baino, ministro anderea”, adierazi du.

    Azkenik, Geroa Baiko senatariak ziurtatu duenez, “erakunde demokratikoak ustelkeriatik babesteaz gain, erabateko gardentasunaren bitartez herritarrei konfiantza helaraztean ez badugu oinarritzen ekintza politikoa, totalitarismoaren aurrerapausoek bidea askoz ere errazagoa edukiko dute”.

    Izena eman gure buletina jasotzeko