Barkosek ohartarzi du PHT-ren Nafarroako korridorea Europa kontinentalarekin lotzea funtsezkoa dela foru komunitatearen garapen sozioekonomikoarentzako
Garraio ministroari honakoa planteatuko dio datorren astean Goi Ganberan egingo den Gobernuari kontrol saioan
Uxue Barkos Geroa Baiko senatariak datorren astean Óscar Puente Garraio eta Mugikortasun Jasangarriko ministroari helaraziko dio Nafarroako PHT eta Europa kontinentala lotzea “funtsezkoa dela Foru Komunitatearen garapen sozioekonomikoarentzako, horrek herritarrei eta foru ekonomiari ekarriko lizkiokeen aukeretatik kanpo ezin baita geratu”.
Zentzu honetan Barkosek ziurtatu duenez, “egia da azterlan tekniko guztiak eduki arte ezin direla gai honen inguruko erabakirik hartu, baina egia da ere Ezkioko aukera posible ez izatekotan, Nafarroak zail edukiko duela Europarekin trenbidez lotzea eta bidaiari eta merkantzien prestazio handiko ekuazioan ezingo dela sartu”. Horregatik, Nafarroa Euskal Y-rekin Ezkiotik lotzeko azterlan tekniko guztiak premiaz egitearen beharra defendatu du Geroa Baiko senatariak, horrela proposatu baitzuten 2018an Nafarroako eta EAEko Gobernuek.
Horregatik, Geroa Baiko senatariak galdera egingo dio datorren asteartean Garraio ministroari, “bidaiari eta merkantzien joan-etorri arina bultzatuko duten mugaz gaindiko konexioei buruz azalpenak eman ditzan, zehazki Korridore Atlantiko eta Mediterraneokoei dagozkienak”.
Uxue Barkos