Barkosek Trantsizio Ekologikoko Ministerioa premitatu du Nafarroarentzako gako diren azpiegiturekin dauden konpromisoak bete ditzan
Proiektu estrategikoei bultzada irmoa ematea eskatu dio datorren astean Aagersen ministroari, hala nola Nafarroako Ubidaren bigarren fasea eta industriaren garapenerako Foru Gobernuak eskatutako hornidura elektrikoaren sendotzea
Uxue Barkos Geroa Baiko senatariak Trantsizio Ekologiko eta Erronka Demografikoko Ministerioa premiatu du Nafarroaren garapen sozioekonomikoarentzat estrategikoak diren azpiegiturekin hartutako konpromisoak bete ditzan, hala nola Nafarroako Ubidearen bigarren fasea, bai eta Foru Komunitateko industria sareak behar duen potentzia elektrikoa, horrela inbertsio berriak iristea ahalbidetzeko.
Modu honetan, Barkosek dio Nafarroako Ubidearen bigarren fasearen inguruan pausoak eman diren arren, “egia dena zera da, Ingurumen-Eraginaren Adierazpena duela urtebete baino gehiago jaso genuen arren, obra honen lizitazio datarik gabe jarraitzen dugu, nahiz eta azpiegitura hau funtsezkoa izan nekazarientzako, lehen sektorearentzako eta, bereziki, ureztatzaile eta ureztatzaile komunitateentzako”, izan ere “honek beste azpiegitura asko planifikatzea ahalbidetuko du, hauek ez direlarik derrigorrean ministerioaren ardurapekoak”.
Halaber, senatariak lehentasunezkoa deritzo Ministerioak Nafarroako Gobernuaren eskakizunei lehenbailehen erantzutea eta Foru Komunitatearen garapen industriala ziurtatzeko beharrezkoa den hornidura elektrikoa bermatzea, gaitasun elektriko ezak inbertsio berriak eragotzi ez ditzan.
Horregatik, Barkosek gai hauei buruz galdetuko dio Sara Aagersen Gobernuko Hirugarren presidenteorde eta Trantsizio Ekologiko eta Erronka Demografikoko ministroari, datorren astean Senatuan egingo den Gobernu kontrol saioaren baitan.
Uxue Barkos