Itzuli

Barkosek “trumpismoan” ari dela egotzi dio PP-ri “demokraziaren oinarriei dien mespretxuagatik”

Popularrek Senatua ke-laino moduan erabiltzen dutela salatu du, Kongresuan omnibus dekretua zergatik bota zuten atzera ezin baitiote azaldu iritzi publikoari

    Uxue Barkos Uxue Barkos

    Uxue Barkos Geroa Baiko senatariak “trumpismoan” ari dela aurpegiratu dio gaur goizean Alderdi Popularrari, Senatuan duen bere gehiengo osoa erabili baitu Ezohiko Osoko Bilkura bat behartzeko, Kongresuan Omnibus dekretuaren aurkako botoa eman ondoren, pentsioen berbalorizazioa, garraioarentzako bonoen mantentzea eta Danaren ondorioak arintzeko laguntzak kolokan utzi baititu. “Hori, PPko jaun andreak, trumpismo hutsa da: demokraziaren oinarriei mespretxua interes propiora egokitzeko”, salatu du Barkosek, aldi berean gaineratuz “trumpismoa, termino demokratikoetan beti da ezkorra, baina uneotan egitea, eta Europan egitea, arduragabekeria hutsa da”.

    “Hemen dauden taldeetako batzuek ergelkeriatzat jo dute zuen jarduna, nire ustez askoz ere larriagoa da, iritzi publikoari ezin izan baitiozue azaldu zergatik bota zenuten atzera dekretua eta orain ke-lainoak behar dituzue eta Osoko Bilkura hau, Ganbera hau, eta azken finean parlamentarismo demokratikoa, ke-laino bihurtu duzue”, aurpegiratu dio Geroa Baiko senatariak Núñez Feijóoren formakuntzari.

    Ildo honetan berean, popularren jardunbidea “baldarra” eta “zakarra” direla adierazi du, izan ere, “ ‘atera dezagun hankatxoa’ mozioa aurkezteko Ez ohiko Osoko Bilkura egitea behartzen duten egun berean, Change.org-en sinadurak jasotzeko kanpaina bat iragartzen baitute”. “Senatuan 10etan Ez ohiko Osoko Bilkura eta sinadura bilketa 11etan, dirudienez balantza orekatzeko… ‘ofentsiba parlamentarioa eta ofentsiba soziala’ deitzeko lotsagabekeria izan zuten”, gaitzetsi du Barkosek.

    Azkenik, foru senatariak PPren ekimenaren bozketan parte ez hartzeko erabakia hartu du eta formakuntza honek sortutako egoera “zentzugabekeria” dela adierazi du, PPri egotziz haien ardura dela “pentsioak birbalorizatu gabe egotea, garraio publikoari laguntzak indargabeturik egotea edo, eta hau automozioaren industriari kolpe latza da, Moves Plana geldiaraztea”. “Hau da zuek, PPko jaun andreak, Kongresuan erabaki zenutena, eta Senatuko osoko bilkura honek ez zaituzte zuen erantzukizunetatik salbatuko”, amaitu du adieraziz Barkosek.

    Izena eman gure buletina jasotzeko