Itzuli

Barkosen ekimenez, Senatuak Industria Ministerioa premiatu du ibilgailu elektrikoa erosteko eta karga puntuen instalaziorako laguntzak hedatu ditzan

Trantsizio Ekologikoko Ministerioaren aldetik Moves Plana bertan behera geratzekotan, programa honen buruan Industria Ministerioa jartzea eskatu du senatariak

    Uxue Barkos Uxue Barkos

    Senatuko Industria eta Turismo Batzordeak mozio bat onartu du gaur, Uxue Barkos Geroa Baiko senatariaren ekimenez, honen bitartez Industria Ministerioa premiatuz “Ministroen Kontseiluaren baitan Moves Planaren luzapena 2025eko urtarrilaren 1etik aurrera sustatu dezan, ibilgailu elektrikoa erosteko eta karga puntuak instalatzeko laguntzekin jarraituz”.

    Era berean, Barkosek hala proposaturik, Goi Ganberak Jordi Hereu buru duen Ministerioa premiatu du “2025eko urtarrilaren 1etik aurrera ibilgailu elektrikoaren erosketarako laguntzak eta karga puntuen instalaziorako laguntzak bere gain har ditzan, beti ere Trantsizio Ekologikoko Ministerioaren aldetik Moves Plana bertan behera uzten bada”.

    Gaur Batzordean onartu den Geroa Bairen ekimenaren defentsan Barkosek gogorarazi duenez, “agenda globalaren baitan eta klima-larrialdia erdigunean dagoen testuinguru batean, ibilgailu elektrikoak etorkizun garbiago eta jasangarriago baterantz bidean funtsezko pauso moduan aurkezten dira”. “Hortaz, -azpimarratu du-klima aldaketak automozioaren trantsizio energetiko eta ekologikoa aldatzera premiatzen gaitu eta horretarako, Europar Batzordeak anbizio handiko plan bat diseinatu du etorkizunea ekonomia deskarbonizatu bat edukitzeko, 2035 urterako barne errekuntzako motorea duten ibilgailuak saltzeari uztea aurreikusiz”.

    Era berean foru senatariak ziurtatu duenez, “garraioaren sektoreak aurrekaririk ez duen eraldaketa bati egiten ari dio aurre, mugikortasun elektriko eta jasangarri baterantz bideratuz”. “2023an Europan ibilgailu elektrikoaren salmentak errekorrekoak izan ziren, 2 milioi unitate baino gehiago, hori 2022 urtearekin aldetuz %17ko gorakada izanik”, gaineratu du.

    “Horrek guztiak inbertsio handiak behar izan ditu sektorearen aldetik, eta automobilaren industriak ibilgailu elektrikoaren hazkundea bizkortzen ari du Europan”, nabarmendu du Barkosek. Senatariaren aburuz gainera, “horren adibide argia da Vokswagen Nafarroako plantak egiten ari duen eraldaketa, ibilgailu elektrikoak ekoizteko 1.000 milioi euro inguruko inbertsioa eginez”. Horrela, Geroa Baiko senatariak azpimarratu duenez, “prozesu honek Nafarroaren etorkizunerako duen garrantziaz oso kontziente izanik, Foru Gobernuak zerga pizgarri sorta bat jarri ditu eskura, bai eta beste motako neurri garrantzitsuak ere, horrela Nafarroa bilakatuz Estatu mailan ibilgailu elektrikoaren finkapen maila handiena duen erkidegoa, %10,4an kokatuz, estatu mailan dagoen bataz besteko %4,5aren aurrean”.

    Era berean, garraio astunari dagokionez, Geroa Baiko senatariak ziurtatu du “2025 urterako ibilgailu astunen flota 5.700 kamio elektrikokoa izango dela, hori ibilgailu guztien % 2 izango delarik, AEDIVEren arabera beti, eta 60 MW baino gehiagodun sarbide publikoko potentzia beharko du horrek”. “Horregatik, beharrezkoa da kamioien geldialdi gune ohikoenak elektrifikatzea eta flotak zaharberritzea, horrela ibilgailu jasangarriagoak eta kutsadura txikiagoa eragiten dutenak sustatuz beta ibilgailu zaharren kopurua urrituz”, ziurtatu du.

    “Hala ere, espainiar estatuan ibilgailu elektrikoen salmenta aurreikuspenetatik oso urrun dago, 2023an merkatuko bataz besteko kuota %12am kokatuz; %5,4 zeharo elektrikoak diren ibilgailuetan eta %6,5 hibrido entxufagarrietan eta, agerikoa da eskaera urriaren aurrean salmentek behera egin dutela, kostu handien ondorioz eta birkarga puntuen eskasiagatik, bai eta Txinaren aldetik dagoen lehiakortasun gogorra dela eta ere”, azaldu du.

    Horregatik guztiagatik, “sistema mugikortasun elektrikorantz eraldatzea” defendatu du Barkosek, eta “horrek dakartzan ziurgabetasun handiei aurre egiteko administraritza publikoen aldetik konpromisoa behar dela” adierazi du ere. Horrela, “automozioa sektore estrategikoa” dela ziurtatu du, “elektrifikazioaren desafio handiari aurre egiteko politika publikoen laguntza behar duelarik”. 

    Izena eman gure buletina jasotzeko