Baztanek proiektuak, ideiak eta benetako elkarrizketa behar dituela deritzo Geroa Baik
Udal aurrekontuei aurkeztutako alegazioak direla eta EH Bilduren kritiken aurrean, Baztango Geroa Baik modu sakonean deitoratzen du “beste behin ere, eztabaida politikoa gauza garrantzitsuetatik desbideratzea: Udalerriko herritarren bizitza hobetzeko proposamen zehatzak alegia, horiek baztertzeko arrazoirik ez baitu eman EH Bilduk”.
Koalizioaren arabera “EH Bilduk dio bere bulegoak beti irekita daudela, baina errealitatea bestelakoa da, ez baitago informazio argirik ez eta irisgarririk eta ez diote udalbatzari informaziorik elkarbanatzen”. “Gobernatzen duenari eskatu ahal zaiona gutxienez hori da, sustatzen proiektuei buruz gardentasunez informa dezan, bai eta garatzen ez dituen horiei buruz eta, bereziki, aintzat ere hartzen ez dituenei buruz ere”, adierazi du.
Baztango Geroa Baik proposamen zehatzak eta bideragarriak aurkeztu ditu, hala nola:
• Udal baso mintegi bat sortzea, duela 70 urte Baztanen jada egon zena bezalakoa.
• Fruta arbolak landatzea, horiek saltzeko helburuarekin, bailarak dituen 375 km² aprobetxatuz, hein handi batean azpierabiliak baitago
• Baztan Bailarako Arkitekturaren Museo bat martxan jartzea Iruritako Dorrea dorretxean, zaharberritze duina eskatzen duen eraikina baita.
• Elizondoko eliza ondoko aparkalekua berreskuratzea, gaur egun hondaturik baitago, besteak beste ornamentuzko lau zuhaitz gazte arrazoirik gabe moztu izanagatik.
Baztango Geroan Baik deitoratu duenez “proposamen hauetako bakar bate ere ez du azalpenik ez eta justifikaziorik jaso udal taldearen aldetik”. “Arrazoirik eman gabe horiek baztertzera mugatu dira, anbizio gutxiko eta etorkizun ikuspegirik gabeko aurrekontuak aurkezten dituen bitartean”, salatu du.
Bestalde, Baztango Geroa Baik euskararekin duen konpromisoa EH Bilduk zalantzan jartzea “onartezina” deritzo koalizioak. “Tramite hutseko bi gai ez genituen onartu, ez hizkuntzaren aurka gaudelako, baizik eta Euskararen Plan Estrategikoa eztabaidatzeko beharrezkoak ziren bileretara ez gintuztelako deitu”. “Dokumentu hori EH Bildu eta Contigo-Zurekin taldeek bakarrik onartu zuten, bost udal taldetatik, hirurekin elkarbanatu gabe”, salatu du. 2024An, zenbat Euskara bileratara gonbidatu zuten Geroa Bai?, galdegin du koalizioak.
Baztango Geroa Bairen iritziz “Udala kudeatzeko modu hau gainditzeko unea da, Baztanek proiektuak, ideiak eta benetako elkarrizketa behar baititu”. “EH Bildu ohartu beharko litzateke kritika eraikitzaile oro lan demokratikoaren zati dela”, nabarmendu du.
Azkenik, gogorarazi du “ ‘denari ez’ esanez hamalau urte eman ondoren, Baztan Nafarroan bataz besteko errentaren azpitik dauden 17 udalerriren artean dagoela gaur”. “Ez da blokeatzen jarraitzeko unea, eraikitzeko una da”, amaitu du adieraziz koalizioak.