Baztango Aroztegia proiektuari buruz galdetuko dio Geroa Baik Gobernuari
María Solana Geroa Baiko parlamentariak Nafarroako Parlamentuko Mahai eta Eledunen Batzarraren ondoren eskainitako prentsaurrekoan, datorren ostegunean eztabaidatuko den Geroa Bairen ekimena azaldu du, horrekin ondare kulturalaren legearen aldaketa proposatuz, autokontsumoan eta eraginkortasun energetikoan aurrera egiteko helburuarekin.
Halaber, Solanak aurreratu duenez, Gobernuari hurrengo kontrol saioan koalizioak Baztango Aroztegia proiektuari buruz galdetzea aurreikusten du.
Bestalde, María Solana Geroa Baiko parlamentariak alarma egoeraren amaiera aipatu du ere eta azpimarratu duenez “zehaztasuna komenigarria da egoera honetan, ezin baita kaosa gailendu”. “Egoera berriari buruz lehenbailehen informatzeko beharra” nabarmendu du, eta adierazi duenez, “dirudienez Nafarroako Gobernuak bere eskura dituen eskumenekin konpon daiteke”.