Baztango EH Bilduk ez du gehiengorik
Por Geroa Bai Baztan
Baztango EH Bilduk ez du onartu nahioraingoan ez duela Baztango Udalean gehiengo absoluturik, eta ez diola balio "nik agindu eta zuek isilik obeditu" tankerako usteak.
Artxuriko pista dela eta, pista horren hobetzearen aurkako (eta ez, dioten gisan, egitearen kontrako) bozketa galdu berri du EHBilduk.Geroa Baikegin zuen posible diru-laguntza izendun bat, Nafarroako Gobernuak % 100ean finantzatua, pista horren konpontzeko. Baina bozketa galdurik, bere haserrea erakutsi du orain. Egoera berri horretara ere jarri beharko du zernahi gisaz.
Halaxe da: Baztango Geroa Baik eman zion bide bere garaian dirulaguntza horri. Baina Baztango EHBilduk altxatzen du berek ere onartu zutela proposamena, eta bere egin zutela. Berek sinatu baitzuten hitzarmena Nafarroako Gobernuarekin, berek hartu baitzuten ardura proiektuaren idazteko, berek (aitzineko legealdiko alkate eta HBBilduko zinegotziek) esleitu baitzituzten lanak eta oraingo alkateak sinatu baitzuen hitzarmenaren eranskina. Orain, proposamenaren ukazioetan ibiltzeak aski gaizki uzten du beren aitzineko taldea, orain gibelat bota nahi baitute beren aitzinekoek egin lana.
EH Bilduk altxatzen du gaur egun hondatuadagoen Arxuriko pista horren hobetzeak fabore ederra egiten diela beren aziendakinguruetan bazkatzen dituzten baserritarrei (holaxe ageri da, segurik, bi aldiz gutienez, EHBilduk eskatu proiektuan, iduri baitu ez dutela leitu ere egin); fabore ederra egiten diela handik pasatzen diren guziei, dela delta egaletan edo parapentean ibiltzeko ere; eta fabore mendizale eta ibiltariei ere, askatasunarekin ibiltzeko duten eskubidea indartuz. Gainera, honen guziaren kaltedunik handiena Udala bera izanen litzateke, EHBilduk zuzenean enkargatu zituen gastu guziak ordaindu beharko bailituzke orain: memoria, proiektua eta gainerako gastuak.
EHBilduk dioenez, lanek aitzinat segitzearen alde agertuz gero "hiritarrek" behar ez duten zerbaiten bulkatzen ari omen gara. "Herritar"izenak, ordea, kasu honetan, haieibotoa eman diotenherritarrak dira. Hori erranez, bertzeak sobran baituzte eta haiek baitira egia osoa duten bakarrak.
Udalbatza berriak 100 egun bete ditu dagoeneko. Udalean EHBildu kudeatzen ari den guzia, orain artekoa, aitzinetik heredatu kontuak dira eta, uste genuen ez bezala, EHBilduk ez du ideia berri bat bera ere ekarri, ez dago proiektu berririk inon. Egin duen gauza bakarra: berek onartu eta tramitatu zuten proiektu baten kontra agertu. EHBilduk dio hiritarren interesa lehenetsiko dutela, eta irrikaz gaude hori lehenbailehen has daitezen. Baztango errealitatea baita badaramagula 26 urte segidan ume sortu berriak baino hildako gehiagorekin; gure ekonomia gero eta beheitiago baitoa; aunitz baztandar Iruñera lanera joan eta han gelditzen baita bizitzen; salerosketako dendak hesten ari baitira, eta banku bulegoak ere berdin. Denak kanpora joaten ari dira.
Horrek guziak izan behar luke, izan behar du, gure kezka nagusia, eta horren konpontzen ahalegindu behar dugu. Eta ez funts gabeko eztabaida artifizialak sortzen, edo EHBilduk nahi dituen barne kontsumoko gerrako pelikulak asmatzen.