Itzuli

Baztango Geroa Baik bere desadostasuna agertu du Garbiñe Elizegi alkate ohiaren gastu juridikoak ordaintzearekin

Udal taldearen aburuz Udalak ez luke Aroztegia Jauregiarekin egondako auzitik eratorritako kalteordainik ordaindu behar

    Baztango Geroa Baik bere desadostasuna agertu du, Garbiñe Elizegi alkate ohiak Aroztegia Jauregiarekin edukitako auzitik eratorritako gastu juridikoak ordaintzearekin.

    Pasa den ekainaren 25ean udalean egindako ohiko osoko bilkuran, Garbiñe Elizegi alkate ohiak eta Aroztegia Jauregiak edukitako auziak sortutako gastuak Baztango Udalak ordaintzea eztabaidatu eta bozkatu zen, alkate ohiak prentsaurreko ugaritan proiektu hura “pelotazo urbanistikoa” zela adierazi baitzuen.

    Hasiera batean 15.000 euro inguruko fakturak aurkeztu zitzaizkien zinegotziek eta ondoren 8.000 euro ingurukoak, epaiketak edukitako gastuei zegozkienak, nahiz eta Udalaren interbentzio zerbitzuaren eskutan utzi zen zenbatekoa zehatza erabakitzea, ordainketa hau EH Bildu eta Baztango Ezkerraren aldeko botoekin onartuz.

    Prozesu judizialean, lehen sententzia Aroztegia Jauregiaren aldekoa izan zen, kostuak aipatu gabe. Helegitearen ondoren, Garbiñe Elizegi lortu zuen aldeko ebazpena, epailearen aburuz bere adierazpen eskubidea jardun baitzuen, horrela alde bakoitzak kostuen bere zatia ordaintzea ebatziz. Aroztegiako Jauregiak Auzitegi Gorenean jarritako bigarren helegite batean, Garbiñe Elizegik aldeko ebazpena lortzen du berriro eta promotorea kostuen ordaintzera kondenatzen dute.

    Geroa Baitik gure desadostasuna agertu nahi dugu Baztango Udalak auzi honen gastuak ordaintzearekin eta Garbiñe Elizegi une horretan araneko alkate izanagatik ere Udalak gastu horiek bere ardurapean hartzeko justifikazioarekin ez gaude ados, besteak beste ondoko arrazoiengatik:

    - Udaleko idazkariaren txostenak zehazten duenez “2020/02/04ko Auzitegi Gorenaren sententziaren” arabera, ordezkaritza eta defentsa gastuek kalteordain izaera edukitzeko “bere eginkizunen betetzean burututako ekintza administratibo edo bestelako batean udalbatzako kideak edukitako jardueran eduki behar du jatorria edo kausa zuzena erruztapenak”. Horregatik, egindako adierazpenak ekintza administratiboarenak berarenak izan ez zirela ulertzen dugu, adierazpen askatasunarenak baizik, sententziak jasotzen duen moduan alegia.

    - Halaber, txostenak argitzen duenez “adierazpen hori ez da gehiegizkoa izan behar, ez eta botere desbideratzea edo norberaren edo talde politikoaren interes propioarekin bat...”. Eta sententziak berak aitortzen du Garbiñe Elizegiren adierazpenak gehiegizkoak izan zirela.

    - Lehen salaketan bai eta bere helegitean, epaileak ez ditu kostak aipatzen, hortaz alde bakoitzak bereak ordaindu beharko ditu, eta azkenekoan Aroztegia Jauregia da kostei aurre egin behar diena.

    - Ez dira ordainketen frogagiriak aurkeztu, fakturak bakarrik, baina administraritzan gainontzeko herritarrei ordainketen frogagiriak onartzen zaizkie bakarrik.

    Horregatik guztiagatik, Garbiñe Elizegiren adierazpenak alkate moduan burututako jardun administratiboa ez dela ulertzen dugu, edozein herritarrek duen adierazpen askatasun pertsonaletik eratorritako ekintzak baizik, horrek kargu publiko bat jardun edo ez.

    Izena eman gure buletina jasotzeko