Itzuli

Baztango Geroa Baik bere poza agertu du Arizkungo bidearen konponketarekin

Geroa Baik Nafarroako Aurrekontu Orokorretan sartutako zuzenketa bati esker egindako hobekuntzak eguneroko zirkulazioa errazten du, errepide lokalera irtenbide zuzena eskainiz

    Pertalatx auzoko bizilagunei eta Arizkun herriko biztanle ugariri NA-2601 errepide lokalera irtenbidea ematen dien bidea hobetu eta hormigoiztatzeko lanak hilabete honetan amaitu direla eta Geroa Baik bere poza agertu du. Koalizioak gogorarazi duenez, Geroa Bairen parlamentu taldeak Nafarroako Aurrekontu Orokorrei aurkeztutako zuzenketa nominatibo bati esker burutu den hobekuntza horrek, bizilagun ugariren eguneroko zirkulazioa errazten du, errepide lokalera irtenbide zuzena eskaintzen baitu herrigunea gurutzatzeko beharrik gabe.

    Koalizioak nabarmendu duenez, konponketa hau egin aurretik bide hori oso egoera txarrean zegoen eta bertatik ezin zen edozein automobil pasa, ezbehar eta karter haustura ugari erregistratuz bertan.

    Halaber, lanek iraun duten bitartean bizilagunek izandako pazientzia eta obra hau burutu duen Arakan enpresaren lan ona eskertu ditu Baztango Geroa Baik.

    Izena eman gure buletina jasotzeko