Itzuli

Baztango Geroa Baik gogo onez hartu du Lan Publikoen sailak errepideen katalogora bide zati berriak sartu izana

Geroa Baik bultzaturiko ekimena da eta eta Baztango Udalbatzaren aho-bateko oniritzia jaso zuen

    Baztango Geroa Baik gogo onez hartu du Lan Publikoen sailak Nafarroako Errepide Sarearen katalogo ofizialera bide zati berriak sartu izana. Koalizioak gogorarazi duenez, Baztango Udaleko osoko bilkurak Geroa Baik bultzaturiko mozio bat aho batez onartu zuen pasa den irailaren 23an, horren arabera Aritzakun-Urritzate eta Beartzun auzoetara iristeko errepide zati eta pista ugari errepide Katalogoan sartzea eskatzen zitzaiolarik Nafarroako Gobernuko Lan Publikoen sailari.

    Geroa Baik bere poza agertu du eskaera hau kontuan hartu dutela eta, izan ere   arrazoi ezberdinengatik hobekuntzak behar dituzten bideak dira hauek, eta Udaletik konponbide txikiak egin badira ere, Nafarroako Gobernuak ezin izan du ekintzarik egin, orain arte bide hauek ez baitziren Nafarroako Errepide Katalogoan agertzen. Katalogoan sartuz, egoera honi konponbidea eman zaio, Nafarroako Gobernua bide hauen hobetzea inplikatzea ekarriko baitu horrek.

    Izena eman gure buletina jasotzeko