Baztango Geroa Baik inbertsio ugari sustatu ditu Baztan haranerako eta Bortzirietarako Nafarroako Aurrekontu Orokorretan
Geroa Baik Baztan Haranean eta Bortzirietan proiektu eta hobekuntza ezberdinetara bideraturiko inbertsioa bultzatu ditu 2023 urterako Nafarroako Aurrekontu Orokorretan, lurraldea egituratzeko eta Nafarroako herritarren beharrizanei erantzuna emateko koalizioaren apustua finkatuz, herritar hauen bizilekua edozein izanik ere.
Zehazki, Geroa Baik 45.000 euroko inbertsioa bultzatu du Arxuria gunera iristeko bidea hobetzeko (Peña Plata Mendia), modu honetan parapente eta delta hegalaren jarduera mesedetuz. Gaur egun, delta hegalaren modalitatea mugaturik dago gune horretara iristeko dagoen zailtasuna dela eta, izan ere delta hegalaren zama eta tolesturik ere duen luzera direla eta ezinezkoa da aireratze gunera iristea. Inbertsio honekin parapente erabiltzailek egin beharrezko irisbidea erraztuko da.
60.000 euroko partida batekin Baztan Harana gazte-aterpetxeko igerileku zaharrean pumptrack pista bat egokitzea ahalbidetuko da, eta 5.000 euroko beste partida batekin ‘lokartutako guardiak’ deiturikoak ezarriko dira.
Aurreko urteetan egin duen bezala, koalizioak Euskal Artzainak Ameriketan Elkarteari babesa ematen jarraitu du, 18.000 euroko zuzenketa baten bitartez bere web orrialdearen eguneratzea eta Elgorriaga eta Orbaizetako museoetan hainbat hobekuntza egitea ahalbidetuz..
Eta EH Bildurekin batera aurkeztutako 20.000 euroko zuzenketa bati esker, gazte-aterpetxeko instalazioetako atletismo pisten konponketa lanei ekin ahal izango zaie.
Bestalde, Geroa Baik 30.000 euroko laguntza bat bultzatu du “Larraun jasangarria” mugaz gaindiko proiektuari dagokion aurreproiektu edo aurreko azterlanen idazketarako.
Zuzenketa hauekin, Geroa Baik 2019an ekin zion munizipalismoaren aldeko lanari jarraipena ematen zaio, eta Nafarroako aurrekontuetan parte hartzeko beste modu bat badagoela frogatzen da ere.