Itzuli

Baztango Geroa Baik iragarri du ez dituela UPN-ren botoak onartuko bailarako alkatetza lortzeko

Baztango Geroa Baik iragarri du ez dituela UPNren botoak onartuko Bailarako alkatetza lortzeko, bai eta esan datorren ekainaren 13ko konstituzio udalbatzan zuri bozkatuko duela.

Baztango Geroa Baik azpimarratu du oposizio konstruktiboa egitea dela bere asmoa, bai eta positiboan lan egitea, azken legegintzaldian eman diren gobernatzeko modu batzuk, herritargoak eman dien papera medio, aldatzen saiatuz.

Halaber, koalizioarengan boto-emaileek jarritako konfiantza eskertu dute.

Azkenik, koalizioak azpimarratu du Baztango Geroa Bai bat eta bakarra dela, eta inoiz ez dela bitan banatu udal hauteskunde hauetara aurkezteko, hedabide batek argitaraturikoa gezurtatuz.

Izena eman gure buletina jasotzeko