Itzuli

Baztango Geroa Baik udal gobernu premiatu du Nafarroako Aurrekontuko 100.000 euroak Elizondoko enparantzako eraikinean inbertitu ditzan zerbitzu publikoak hobetzeko

Baztango Geroa Baik, Udalean EH Bildu eta Baztango Ezkerrak osatzen duten udal gobernua premiatu du 2018ko Nafarroako Aurrekontuetan dauden 100.000 euroak Elizondoko enparantzako eraikinean inbertitu ditzan, aran osoko bizilagunek jasotzen dituzten zerbitzuak hobetzeko helburuarekin.

Udal taldeak azaldu duenez, eraikin honen hobekuntzarako 100.000 euro ematen dituen zuzenketa, Geroa Baik aurkeztu ondoren, Nafarroako Parlamentuak aho batez onartu zuen, eta eraikin honekin udal gobernuak agertutako nagikeria kritikatu du, “orain dela 7 urtetik hona ez baita inolako obrarik egin bertan eta utzikeria eta abandonu egoera agertzen du gaur egun, aranaren irudirako zeharo lotsagarria”.

“Elizondoko enparantzako eraikina aran osoko bizilagunentzako zerbitzu publikoak kokatzeko ideiarekin proiektatu zen, hala nola Turismo Bulegoa, Bake Epaitegiak, Kultura eta Kirol alorren bulegoak, ekitaldi zibilak ospatzeko areto bat, NANaren edota Iratxe Kontsumitzaileen Elkartearentzako aldi baterako bulegoak hartzeko erabilera anitzeko aretoak, bai eta desgaitasuna duten pertsonentzako komun publikoak instalatzeko ere”, gogorarazi du Baztango Geroa Baik.

Udal taldearen aburuz, “garrantzia handikoa da lanekin bukatzea eta eraikin hau martxan jartzea, bere jarduera zailtasunekin garatzen duten espazioak libratuz, Bake Epaitegiak, Udaletik urrun baitago, bi udal zerbitzuek harreman estua eduki arren”.

Baztango Geroa Baik gogorarazi duenez 2016an koalizioak EH Bildu eta Baztango Ezkerraren aurrekontuei bere babesa eman zien, aurkeztutako hiru zuzenketa onartu ondoren, horietako bat 30.000 eurokoa eraikin honetan lanekin hasteko helburuarekin “eta ez da burutu horrela onartu zen arren, udal gobernuak bai gure taldearekin, bai eta araneko bizilagun guztiekin hartutako konpromisoen ez betetze argia erakutsiz”.

Horregatik guztiagatik, Geroa Baiko udal taldeak udal gobernu taldea premiatu du “lanen amaitzea behingoz serio har dezan” eta azpimarratu du “planteatutako obrak osotara 180.000 euroko kostua izan arren, 2018ko Nafarroako Aurrekontuetan dauden 100.000 euroak horri ekiteko bultzada ona direla”. “Eraikin honetako lanekin bukatzeak gure araneko bizilagunei zerbitzu hobeak ematea ahalbidetuko duela zinez uste dugu, eta guk beti egin dugu zerbitzu publikoen hobekuntzaren alde”, nabarmendu du Baztango Geroa Baik. 

Izena eman gure buletina jasotzeko