Itzuli

Baztango Geroa Baik Udala premiatu du Nafarroako Gobernuaren esku lurzorua jar dezan alokairuko etxebizitza publikoa sustatu ahal izateko

Koalizioak osoko bilkuran eztabaidatzeko mozio bat aurkeztu du eskualdeko bizilagunen eskaerari erantzuna emateko helburuarekin

    Baztango Geroa Bairen udal taldeak mozio bat aurkeztu du Udalak beharrezko tramite juridiko eta administratiboak has ditzan, udalaren jabetzakoa den etxebizitzarako edo dotaziorako lurzorua Nafarroako Gobernuaren eskutan erabilera lagapen erregimenean jartzeko helburuarekin, beti ere alokairurako etxebizitza publikoa sustatzera bideratzen bada, modu horretan tokiko herritarren eskariari erantzuna ematea ahalbidetuz.

    Eskaintza urria eta prezio handien ondorioz etxebizitza alokatzeko dagoen zailtasuna dela eta sustatu du ekimen hau Baztango Geroa Bairen udal taldeak. Halaber, azken bost urteetan Nafarroako Gobernuak alokairuko etxebizitza eskuragarria sustatzeko tresna ezberdinak aktibatu dituela gogorarazi du, hala nola “Navarra Social Housing” sustapen publikorako planaren martxan jartzea, 500 etxebizitza baino gehiagorekin, edo partikularrek Alokairu Poltsaren programari utzitako erabilerarik gabeko etxeen alokairua, Etxebizitza sozietate publikoak kudeaturik eta gaur egun 700 etxebizitza baino gehiago dituelarik bere baitan.

    Koalizioak gogorarazi duenez, politika hauek Iruñerritik haratago hedatzea proposatu du Nafarroako Gobernuak, Foru Komunitateko lurralde osora zabalduz. “Proposatzen dugun ekimenak, etxebizitza duina eta eskuragarria emateko, prezioen gorakadari eusteko, populazioaren irteera leuntzeko eta despopulazioaren fenomenoari aurre egiteko erronkari konponbidea jartzen lagunduko duela uste dugu”, nabarmendu du Baztango Geroa Baik.

    “Nafarroako Gobernuaren zerrendan proiektu hauen goi postuetan kokatzen lagunduko digu proposamen honek, horregatik udalbatzaren babesa edukitzea eta lehenbailehen martxan jartzea espero dugu”, azpimarratu du.

    OPOKA ETA LEKAROZKO PRESA

    Bestalde, Baztango Geroa Baik beste mozio bat aurkeztu gu Opoka eta Lekarozko presen eraisketak berriki erregistraturiko zoruaren hondoratzeetan izan dezakeen eragina analizatu eta baloratzeko txosten tekniko bat burutzea eskatuz. Halaber, Udala premiatzen da ibaiaren bi ertzen inguruan eragindako kalteak iker ditzan, bai eta konponbide plan bat burutu dezan ere.

    Baztango Geroa Baik azaldu duenez, egun hauetan kamioi bat Santiago kaleko zoruan hondoratu dela ezagutu da. Baina ez da kasu isolatu bat, ibaiaren bi ertzetako toki ezberdinetan beste hondoratzeak gertatu baitira ere. Koalizioaren iritziz “gutxienez oso kezkagarria den gaia da hau, eta ez dirudi kasu isolatuak direnik, zonaldean eragin orokorra duen zerbait baizik”.

    Zonaldean dauden erasanei buruzko analisi on bat edukitzeko helburuarekin, bai eta horien jatorria ezagutzeko, eta, egongo balira, erantzukizunen balizko exijentzia argitzeko eta sortutako erasanei konponbideak jartzeko, Geroa Baik txosten tekniko horren burutzea eskatzen du.


     

    Izena eman gure buletina jasotzeko