Itzuli

Baztango Geroa Bairen adierazpena Atxa eta Erdizeko harrobiei buruz

    Prentsan agertutako azken berrien aurrean, bai eta bizilagunen aldetik jasotako adierazpen eta galderen aurrean ere, Baztango Geroa Baitik zenbait argibide eman nahi ditugu:

    1) Arizkunen edo Almandozen harrobi batentzako zundaketak egiteko eta bere kasuan martxan jartzeko Canteras Atxa enpresaren eskabideei dagokienez, gogorarazi nahi dugu azken bi Batzar Nagusietan alegazioei eta idazkiei gure taldeak emandako babesa esplizitua izan zela eta gure botoak herrien aldarrikapenen aldekoak izan zirela. Baztango Geroa Bairen iritziz, printzipioz harrobien aurka egon gabe, jarduera hau burutzeko aukeratu diren tokiak ez dira egokiak.

    2) Parajeetan in situ egin zen parlamentuko bisitaren aurrean, Otondo jaunak ez zigun foro horretan parte hartzeko gonbidapena egin, berriro ere udal ordezkarioi errespetua galduz. Hortaz, ezin izan genituen bizilagunak defendatu, ez eta gure parlamentariei egoera hau xehetasun gehiagorekin azaldu.

    3) Canteras Atxa enpresak ofita plantaren jarduerarako “irekiera lizentziarik” duen galdetu dugu ondoz ondoko bi Udalbatzatan eta azken Batzar Nagusian. Beste behin ere isilunea izan genuen erantzun moduan.

    4) Erdizeko gaiari dagokionez, kontu administratibo konplexu baten aurrean gaude: mehatzea bi udal-barrutitan planteatzen da, Baztanen eta Esteribarren, beste barruti batean dagoen udal jabetza batekin eta Erregerena Mankomunitatearen partaidetzarekin. Bi aldeen arteko konponbide bat beharrezkoa dela deritzogu, horrela alde bakoitzak bere eskumenak jardun ahal ditzan. Konponbide bat lortzeko aukera egon daiteke agian, Erdizeko 576 hektareak Baztango Udal barrutiaren baitan geratuko balira eta trukean Baztan Erregerena Mankomunitateik irtengo balitz (900 ha inguru), modu honetan Eugik 1916tik egin duen aldarrikapen historiko bati bidea emanez. 

    5) Erreferendumaren alde gaudela azpimarratu nahi dugu, 2011an Aroztegiarekin gertatu zen moduan (2011ko abuztuak 25), baina beti lege markoen baitan eta inplikatu guztiei begirunez egiten bada. Gainera, horretarako izendatu zen batzordean lan egin dugu eta gure botoa baiezkoa izan da. 

    6) Ez da batere dotorea, alderdi ezberdinetako ordezkariok izan behar dugun tratuaren marko begirunetsuaren baitan, Baztanera inbertsioak eta diru-laguntzak ekarri direnean Nafarroako Gobernua aipatzea, eta desadostasunak sortzen direnean beti Geroa Bairen Departamentuak aipatzea. Zalantzarik gabe, seinalatze demagogikoa da hori, onerako edo txarrerako izan beti solaskide bera aipatu beharko bailitzateke.

    7) Jarduera horrengatik Baztanek oso gutxi jasoko duela uste dugu. Sortuko diren kudeaketa administratiboaren alderdi administratibo eta juridikoak kontuan izanik, Magnarekin baztandarrontzako eskuzabalagoa izango den akordio ekonomiko eta sozial bat negoziatu behar dela uste dugu. Beste behin, akordio eta konponbideak bilatu behar direla aldarrikatzen dugu.

     

    Izena eman gure buletina jasotzeko