Behi makroabeltegien paralizatzea eskatu du Geroa Baik
Koalizioak premiazko lege proposamena erregistratu du Nafarroako Parlamentuan PSN eta Podemosekin batera
Geroa Baik premiazko lege proposamen bat erregistratu du Nafarroako Parlamentuan, PSN eta Podemos taldeen sinadurarekin ere, behi-azienden makroabeltegiak instalatu edo handitzeko urtebeteko luzamendua ezartzeko helburuarekin.
Zehazki, Geroa Baik Nafarroako Animalia Osasungintzaren azaroaren 16ko 11/2000 Foru Legearen aldaketa bat proposatu du, 2022ko maiatzaren 30eraino 1250 Azienda Handi Unitate baino gehiagoko behi-azienden abeltzaintza ustiapenen instalaziorako abere-ustiapenetarako eskabideak ez onartzeko ez eta baimenik ematzeko ere helburuarekin, bai eta jada dauden 1250 Azienda Handi Unitate baino gehiagokoak diren abeltzaintza ustiapenei eskabide berririk ez onartzeko ez eta baimenik emateko ere.
Zioen azalpenean parlamentu taldeek gogorarazten duten moduan, Landa Garapen eta Ingurumen Departamentuak Nafarroako Animalia Osasungintza Foru Lege proiektu bat lantzeko tramiteak hasi ditu, Nafarroako ustiapenetan animalien osasunerako baldintza optimoak bermatzeko beharrezkoak diren tamaina eta edukiera irizpideak bertan islatzeko helburuarekin.
Hala ere, arau hori tramitatzen den bitartean, Geroa Baik, PSNk eta Podemosek premiazkoa deritzote aurkeztutako aldaketa, Nafarroan behi-azienden ustiapenen edukierarako egun dagoen muga gabeziak, gainontzeko ustiapenekin gertatzen ez den bezala, gorde nahi den interes publikoaren aurkako kalte konponezinak sor ez ditzan
Geroa Baik ziurtatu duenez, “tamaina handiko ustiapenek Nafarroako abeltzaintza sektoreari kalte larri eta konponezinak ekar diezazkioke, bai eta ingurumenari eta lurraldeari ere, bere eragin soziala, ekonomikoa, ingurumenari dagokiona eta sanitarioa direla eta”, Caparrosoko makroabeltegiaren enpresa eragileari Landa Garapen eta Ingurumen Departamentuak ireki dizkion 19 zigor prozedimenduek ziurtatu duten moduan, eta ustiapen eredu jasangarri baten aldeko bere apustua berretsi du, ‘Abeltegitik Mahaira’ estrategiaren eta Bioaniztasunaren defentsaren ildoan.