Itzuli

Behin-behinekotasun abusu egoeran dauden administraritzako langileei konponbiderik ematea aurreikusten duen galdetu dio Koldo Martinezek gobernuari

Nafarroan egoera honek langileriaren %25ari eragiten dio gutxienez eta osasungintza edo hezkuntza sektoreak bezalakoetan baino askoz ere altuagoa da

    Koldo Martínez Koldo Martínez

    Estatu osoko behin-behineko langile publikoak bihar, larunbatarekin, Madrilen mobilizazioa egingo dute haien lan baldintzen diskriminazioaren aurka eta aldi baterako kontratazioaren gehiegizko erabilera zigortzeko neurririk ez egotearen aurka ere, berriki Europar Batasuneko Justizia Auzitegiak emandako ebazpenean neurri horiek ezartzera premiatu ondoren.

    Nafarroako administraritza publikoetako langileen %25ri eragiten dio egoera irregular honekin kezkaturik, sindikatu batzuen arabera %40ra igoz, Koldo Martínez Nafarroako senatari autonomikoak (Geroa Bai) hainbat galdera aurkeztu dizkio gobernu zentralari, exekutiboaren jarrera zein den jakiteko eta Europa mailan Espainian eta bere garaian Sovietar Batasun ohiko zati ziren herrialde batzuetan bakarrik ematen den behin-behinekotasunaren abusu egoera honi amaiera jartzeko zein pauso emateko prest dagoen ezagutzeko ere.

    “Espainiak Europako direktiben eta Batasuneko Justizia Auzitegiaren erabakien ez betetze tradizio luzea du, eta administraritza ezberdinetako behin-behineko langileen zati handi baten kasua horren adibide argia da. Nafarroan eta Estatu osoa behin-behinekotasuna sekulakoa da, bereziki osasungintza edo hezkuntza bezalako alorretan, eta hori ez da jasangarria. Legez kontrakoa da, Europak esan duen bezalaxe, baina horretaz gain, immorala da ere. Administraritzek ematen dituzten zerbitzuak martxan jarraitzeko dena eman duten pertsonak ezin dira 20 edo 30 urte behin-behinekotasun egoeran eduki, bihar lanik edukiko duten edo ez ez jakiteak dakarren ziurgabetasunarekin, horrek ere hipoteka bat ezin sinatu ahal izatea edo datorren astean bere familiarekin beste destino batetara tokialdatuko den ezin jakin ahal izatea dakarrelarik”, azpimarratu du Koldo Martínezek.

    Izena eman gure buletina jasotzeko