Itzuli

Belateko lanak geldiaraztea Baztan-Bidasoan sortutako kaltea gutxitzeko neurriak eskatu ditu Geroa Baik

Geroa Bairen Parlamentuko eledunak koalizioaren eskualdeko hautetsiekin bilera egin du Belateko obrak gelditu ondoren sortutako egoera analizatzeko

    Pablo Azcona Pablo Azcona

    Pablo Azcona Geroa Bairen bozeramaileak bilera egin du Lesakan koalizioak Baztan-Bidasoa eskualdean dituen hautetsiekin, Belateko tunelak bikoizteko obrak gelditu ondoren sortutako egoera analizatzeko, bai eta erabaki honek eskualdearentzako edukiko dituen ondorioak aztertzeko ere. Gainera, N-121-A errepideko gainontzeko proiektuak zein exekuzio egoeran dauden analizatu dute ere.

    Halaber, bilera honen baitan, koalizioko hautetsiek haien kezka mahaigaineratu dute eskualdearentzako estrategikoa den azpiegitura honen inguruan sortutako ziurgabetasunaren aurrean, izan ere N-121-A errepidea funtsezkoa da eskualde honentzako.

    Zentzu honetan, Azconak adierazi duenez, “ulergarria den kezka bat jasotzen ari dugu, obra hau estrategikoa baita, urte luzez eskatua eta milaka pertsonaren egunerokoan  eragin zuzena duena”. Horregatik, Geroa Bairen bozeramaileak defendatu du, sortutako egoeraren aurrean, “lanen burutzea bermatuko duen konponbide bat bilatzeko lan egin beharra dagoela, bai eta egoera honek eragindako kaltea ahalik eta txikiena izateko ere”.

    Bestalde, topaketa hau Geroa Bairen hautetsiekiko “gardentasun jarduna” dela adierazi du, eta “Nafarroako Gobernuko Obra Publikoetako erantzuleek eskualdean bilera egitea eskatzen dugu ere”, proiektu honen inguruan dagoen ziurgabetasunak eta kezkak hala eskatzen baitute. 

    Azaldu duenez, “hemen bizi direnei helarazi nahi izan dieguna zera da, Geroa Baik eskualdeko beharrizanei erantzuna emango dien irtenbide bat lortzeko lan egingo duela eta obrak amaitu ahal izateko bermeekin izango dela, Belaten orain arte egondako arazoak eta bere kudeaketak lanetan atzerapenak ekarriko dituztela baitakigu, eta kalte hori eskualdearentzako ahalik eta txikiena izan behar dela uste dugu”.

    Horregatik, Belateko tunelak bikoizteko lanak geldiaraztera eraman duen erabakiaren ondorioak analizatu behar direla deritzo, bai eta, bere kasuan, obraren tramitazioan eta exekuzioan zehar hartutako erabakietatik eratorri daitezkeen erantzukizunak mahai gainean jarri.

    Izena eman gure buletina jasotzeko