Belateko tunelen finantzaketa moduari buruz galdetuko dio Geroa Baik gobernuari
Kontuen Ganberari eta organo fiskalizatzaileak burutzen duen lanari babesa adierazteko Nafarroako Parlamentuak onartutako adierazpen instituzionala balioetsi du Uxue Barkos Geroa Baiko bozeramaileak. Geroa Bai, PSN eta Podemosek aurkeztu dute ekimena, Carlos Pérez Nievas Navarra Sumako parlamentariak azkeneko Osoko bilkuran egindako adierazpenen ondoren, hark erakundearen independentzia zalantzan jarri baitzuen.
Bestalde, koalizioak datorren Osoko bilkurara aurkeztutako ekimenak aipatu ditu ere Barkosek. Horrela, gaurkotasun handiko galdera bat nabarmendu du, horrekin Nafarroako Gobernuak Belateko tunelen finantzaketa formula zein izango den azaltzea nahi duelarik koalizioak.
Halaber, Kultura alorrean interpelazioa aurkeztu du koalizioak, bai eta aniztasunari arretarako planari buruz Hezkuntza Departamentuari zuzenduriko galdera bat, eta funtzio publikoan Merituen Baloraziorako Dekretuari buruzko beste bat ere.