Itzuli

Berdintasunarekin eta emakumeenganako indarkeria deuseztatzearekin bere konpromisoa berretsi du Geroa Baik

Emakumeenganako indarkeriaren prebentzio, arreta eta deuseztapenerako politikak sendotzearen alde egin du koalizioak

    Azaroak 25, Emakumeenganako Indarkeria Deuseztatzeko Nazioarteko Egunean, Geroa Baik emakumeen eskubideen aldeko bere konpromiso tinkoa berretsi du, bai eta benetako berdintasuna lortzeko eta indarkeria matxistaren forma oro deuseztatzeko ere.

    Koalizioaren arabera, “genero indarkeria, emakume gehiegi kolpatzen jarraitzen duen errealitate bat izaten jarraitzen du. “Nafarroan aurrera asko egin dugun arren, itxi beharreko arrakalak ditugu oraindik”, dio Geroa Baik. Horregatik, “emakumeenganako indarkeriaren prebentzio, arreta eta deuseztapenerako politikak sendotzearen alde” egiten du koalizioak.

    Zentzu honetan, “Erakunde arteko Akordioa eta 14/2025 Foru Legearen Ekintza Plana eguneratzeko beharra” azpimarratu du Geroa Baik, “indarkeria modu berriei erantzuna emateko -hala nola indarkeria sexualak, digitalak edo bikarioak- , bai eta administraritzen arteko koordinazioa hobetzeko eta baliabide guztiak emakume guztiei, salbuespenik gabe, iristea bermatzeko”.

    Koalizioak adierazi duenez “Europa olatu inboluzionista kezkagarri baten aurrean dago eta ziurrak zirela uste genituen konkistak mehatxatzen ari ditu”. “Ez da besteen olatu bat, gure erakundeetara ere iristen ari baita, gure eztabaidetara eta gure legeetara ere”, ohartarazi du koalizioak, aldi berean gaineratuz “argi ikusten” ari dugula: “eskuin muturrak gobernatzen duen tokietan edo politikak baldintzatzen dituen tokietan, sexu eta ugalketa eskubideak murrizten dira, indarkeria matxista ukatzen da, berdintasun zerbitzuak desegiten dira eta mintzaira feminista debekatzen da”. “Horregatik, emakumeen eskubideak irmotasun handiagoz, ahal bada, defendatzera deitzen dugu”, adierazi du Geroa Baik.

    “Nafarroa aitzindaria izan da borroka honetan, baina ezin gara honekin konformatu, diskurtso negazionisten aurrean gure konpromisoa berretsi behar dugu eta gizarte feminista eta parekide baterantz aurrera egiten jarraitu behar dugu”, ziurtatu du koalizioak.

    Geroa Bairen aburuz, “emakumeon eskubideak ukatu edo murrizten dituen gizarte batek bere etorkizuna bera ukatzen ari du”. Horregatik, koalizioak iragarri du azaroaren 25ean antolaturiko ekitaldiekin bat egiten duela eta herritarrak animatzen ditu deitutako mobilizazioetan parte har dezan, “nahitaezkoa baita emakumeonganako indarkeriaren deuseztapenari gaitzespena agertzea eta berea aldeko konpromisoa ikusaraztea”.

    Izena eman gure buletina jasotzeko