Berdintasunaren aldeko eta genero indarkeriaren aurkako batailan hezkidetza sartu du Geroa Baik
Uxue Barkosek aurkeztutako zuzenketa bat onartu du Senatuak, horren bitartez “hezkidetzari arreta berezia” ematen dioten plan eta neurriak eskatuz
Uxue Barkos foru senatariaren ekimenez, genero indarkeriari aurre egiteko “hezkidetzari arreta berezia” ematen dioten plan eta neurriak hartzea onartu du arratsalde honetan Goi Ganberaren Osoko bilkurak. Zentzu honetan Barkosek ohartarazi duenez, “hezkidetzaren aldeko apusturik gabe, berdintasun politika publikoek zailtasunez egingo dute aurrera”.
Genero indarkeria deuseztatzeari buruz Talde Sozialistak aurkeztutako zuzenketa bate bitartez, “hezkidetzari arreta berezia” ematen dioten plan eta neurriak hartzea eskatu du Barkosek, izan ere “hezkidetzaren aldeko politika publiko sendorik egon ez diren tokietan, atzerapauso instituzionala ikusten ari ditugu”, azaldu du. “Edozein kasutan, -jarraitu du Barkosek- eransketa zuzenketa honek ez du apropos egindako gabezia hau konpondu nahi bakarrik, baizik eta jarrera bat azpimarratu”.
Bestalde, foru senatariak deitoratu duenez, “hezkidetza bizikidetzarako oinarrizko elementu moduan aldarrikatzea, gizarte sendo eta zibilizatu batean ordezkaezina den konbikzio moduan aldarrikatzea, oraindik eta tamalez beharrezkoa den aldarrikapena izaten jarraitzen du”. “Genero indarkeriaren aurkako borrokak, gure gizartean dagoen edozein indarkeria motaren aurkako borrokak gutako askoren bandera izaten jarraituko du, eta Geroa Bairena zalantzarik gabe”, gaineratu du.
“Tamalgarria dena zera da, oraindik badagoela errealitate hau zalantzan jartzen duenik, genero indarkeria berdintasunaren minbizia nabarmena dela ukatzen duenik; sinestezina dena zera da, berdintasuna edozein gizarteren berariazko ondasuna dela lotsatu gabe zalantzan jartzen duenik badela”, kritikatu du Barkosek.
Azkenik, foru salatariak salatu du “genero indarkeria badagoenik zalantzan jartzen dutenek, azkenean emakume eta gizonen arteko berdintasuna zalantzan jartzen dutela”, VOXi erreparatuz, mozioaren aurkako botoa eman duen formakuntza bakarra alegia.
Uxue Barkos