Itzuli

Berokuntza zentrala duten bizilagun komunitateentzako gas tarifa murriztuaren ezarpena luzatzea eskatu dio Barkosek Gobernuari

Geroa Baiko senatariak mozio bat aurkeztu du neurri hau urtarrialen 1etik aurrera ezartzen jarraitu dadin, hala gertatzen ez bada “negu honetan milaka etxeren ekonomia larrituko egingo baita”

    Uxue Barkos Uxue Barkos

    Uxue Barkos Geroa Baiko senatariak mozio bat aurkeztu du gaur Gobernu zentrala premiatuz “berokuntza zentrala duten bizilagun komunitateentzako gas naturalaren Azken Baliabideko Tarifa urtebetez luzatu dezan”.

    Horrela, Goi Ganberan erregistratu duen ekimenean Barkosek ziurtatzen duenez, “datorren 2024ko urtarrilaren 1ean berokuntza zentrala duten bizilagun komunitateentzako Azken Baliabideko Tarifak indarrean egoteari utziko dio, Gobernu zentralak 2022ko urriaren 18ko 18/2022 Errege Dekretu-Lege bidez onartu zuena alegia”. “Errusiak Ukraina inbaditu ondoren eta Errusiako gasaren eskaintzaren murrizketaren ondorioz gasaren salneurriak izandako gorakada bortitzari aurre egitea zuen helburu Exekutiboak hartutako neurri honek”, gogorarazi du foru senatariak.

    Honi dagokionez Barkosek ohartari duenez “bizilagun komunitateentzako Azken Baliabideko Tarifa luzatzen ez bada, komunitate horiek errgulatutako tarifa ordaindu beharko dute merkatu librera joz, horrek milaka etxebitizaren ekonomia larrituz negu honetan”.

    “Kontsumitzaileen antolakundeetatik ohartarazi dutenez – jarraitu du Geroa Baiko senatariak – komerzializadoreak haien bezeroekin kontaktatzen hasi dira, haien kontratua merkatu librera aldatzen ez badute, urtarrilean haien okerrerako izango den tarifa iragankor bat ezarriko zaiela ohartarazteko, modu horretan energiaren kostuan %20ko gainkostua sufrituz”.

    Bestalde, Barkosek gaineratu duenez “merkatu libreko tarifara itzultzeak etxebizitza askoren ekonomia zailduko du, ez bakarrik gastuaren gorakadarengatik, baizik eta neurri honen ezarpena lortzeko burututako inbertsioa berreskuratzeko tarterik eduki ez dutelako ere, esaterako eraginkortasun energetiko egokiaren ziurtagiria lortzeko galdara geletan egindako egokitzapenak, energia kontagailuen instalazioa, berokuntza sistemaren kostu-banatzaileak eta abar”.

    Egoera honen aurrean, Geroa Baiko senatariak ziurtatu du “beharrezkoa dela egoera hau ekiditea”, horregatik Pedro Sánchezen Gobernua premiatu du “neurri hau luzatu dezan, milaka etxebizitzek ez dezaten gasarengatik abusuzko salneurrik ordaindu behar”

    Izena eman gure buletina jasotzeko