Bide judizialak arazo politikoak konpontzeko balio ez duela azpimarratu du Geroa Baik eta "erantzukizuna eta neurrira egotea" eskatu dio Rajoyri
Bide judizialak arazo politikoak konpontzeko balio ez duela azpimarratu du Geroa Baik eta Kataluniarekin “erantzukizunez jokatzea eta neurrira egotea” eskatu dio Mariano Rajoyri. Koalizioaren aburuz Katalunian gertatu dena “erakustaldi erabat neurrigabea izan da eta ustez legezkoak diren baliabideen gehiegizko erabilera hiritarren eskubideak deuseztatzeko”.
“Politika, elkarrizketaren bidea eta akordioa dira kataluniarren arazoei erantzuna emateko tresna bakarrak”, azpimarratu du Geroa Baik, ziurtatuz PPk “negoziaziorik txikiena ere egiteko gaitasun eza erakusten ari duela edota jarrerak hurbiltzekoa egoerari elkarrizketa eta adostasunezko irtenbide bat bilatzeko”.
Geroa Baik adierazi duenez, Generalitateko Ekonomia, Gobernantza, Kanpo Harreman eta Gizarte Aferen Kontseilaritzen egoitzetan gaur egindako miaketek eta atxilotzeek “muturreko egoerara eramaten ari ditu Katalunia eta katalandarrak”. “Tamalgarria eta onartezina da PPren bide bakarra indarraren erabilera eta gehiegikeria izatea, eta kezkagarria da elkarrizketaren eta akordioaren bidea baztertu izana, arazo politikoak konpontzeko bide posible bakarra baita”, baloratu du koalizioak.