Itzuli

Biometano plantak instalatzeko bi urteko luzamenduak, ezarpen orekatu bat bermatzeko balioko duela defendatu du Azconak

    Pablo Azcona Pablo Azcona

    Pablo Azcona Nafarroako Parlamentuan Geroa Bairen bozeramaileak azaldu duenez, Ingurumenarengan eragina duten jarduerak arautzen dituen 17/2020 Foru Legea aldatzeko Foru Lege proposamen bat erregistratu du koalizioak, horren bitartez bi urteko luzamendua planteatuz orokorrean, Nafarroan biometano planta berrien ezarpenerako. Azconak gogorarazi duen moduan, Contigo Zurekin eta EH Bildu taldeekin batera erregistratu dute ekimena, eta neurriak ez du ganadu gorotzen autokudeaketa plantengan eraginik izango, ez eta urteko 10.000 tona gainditzen ez duten plantengan. Azconak defendatu duenez, “mota honetako instalazioak modu orekatuan ezartzea bermatzeko balioko du luzamendu honek”.

    Halaber, Geroa Baiko bozeramaileak salatu du UPN eta PSNk haien botoak batu dituztela ekimen hau premiaz ez tramitatzeko eta haien botoak erabili izana bere tramitazioa osoko bilkuran atzeratzeko.

    Beste gai batzuen artean, datorren osoko bilkuran eztabaidatzeko koalizioak erregistratu dituen bi mozioak azaldu ditu Azconak. Alde batetik, Nafarroako Gobernuak eskatutako potentzia elektrikoari erantzuna emateko Estatuko Gobernua premiatzen duen ekimen bat defendatuko du Geroa Baik. Azconak ohartarazi duenez, gaitasun elektriko nahikoa bermatzen ez bada, Nafarroako industriaren etorkizuna eta inbertsio berriak iristea arriskuan jarriko da.

    Bestalde, Geroa Baiko bozeramaileak azaldu du Geroa Baik beste mozio bat defendatuko duela ere, Ondarearen Europako jardunaldiak gazte eta nerabeentzako irisgarriak izateko mekanismoak ezar daitezen, kolektibo hauentzako jarduera zehatzak egitea planteatuz. Era berean, kultura ondarea gazteen artean ezagutzera emateko hezkuntza-baliabideak martxan jartzera premiatzen da Exekutiboa.

    Azkenik, krisialdi eta gatazka armatuen testuinguruan osasungintzako langileen, medikuntza-azpiegituren eta osasun zerbitzuen aurkako erasoak gaitzesteko Nafarroako Parlamentuaren adierazpen instituzionala aho batez onartu izana balioetsi du Azconak.

    Izena eman gure buletina jasotzeko