Bizitzaren amaierarako erabaki informatuak hartzearen alde agertu da Geroa Bai

Bizitzaren amaierarako erabaki informatuak hartzearen alde agertu da Geroa Bai, horregatik oso modu positiboan baloratu du gaur Kongresuan tramitera onartu den legea, Kode Penala aldatzea baita bere helburua, eutanasia eta suizidiorako laguntza despenalizatzeko.
Koldo Martínez koalizioko eleduna eta Osasun arloko bozeramaileak adierazi duenez, Geroa Bai “pertsonek bizitzaren amaierarako erabaki informatuak hartzearen aldekoa da, horrek, indarrean dagoen legediaren arabera, Osasun alorrean erabaki informatuak hartzeko baimena ekarriko baitu”.
Geroa Baiko eledunak gainera gogorarazi du koalizioa bizi testamentuak egitearen alde dagoela, bai eta bizitzaren amaierarako zaintzen aurrerapenean, edo pertsona guztientzako zaintza aringarrien hedapenean, “azken honetan Nafarroa Estatu mailan puntakoa delarik, nahiz eta hobetu daitezkeen eta hobetu beharra duten aspektuak egon”.
“Funtsezkoa deritzogu eutanasiak eta lagundutako suizidioak salbuespen zehatz eta espezifiko batzuk aurreikustea, praktika hauek gaixoen borondaterik gabe ez egiteko edo haien hitzak edo desioak manipulatuz”, azaldu du Martínezek.
Geroa Baiko bozeramaileak gainera azpimarratu duenez “praktika guzti hauek gaixoen eta osasungintzako profesionalen arteko harreman kliniko zuzen baten bitartez garatu behar dira, Nafarroako Gobernuak hori hobetzeko lanean dagoelarik formakuntza ikastaroen bitartez edo Osasun Arretaren Humanizazio Planaren bitartez”.