Itzuli

Bizitzeko Gutxieneko Diru-sarreraren eskumenaren transferentziari buruz galdetuko dio Geroa Baik Gobernuari

    María Solana María Solana

    Nafarroako Parlamentuko Mahai eta Eledunen Batzarraren ondoren María Solanak iragarri duenez, Geroa Baik Bizitzeko Gutxieneko Diru-sarrerari buruzko galdera bat zuzenduko dio Nafarroako Gobernuari datorren kontrol saioan. Zehazki, eskumen hori Nafarroak bereganatzeari buruz galdetuko du koalizioak, hura arautzen duen dekretua onartu zenetik urtebete igaro denean hain zuzen ere. Transferentziaren egungo egoera ezagutu nahi izateaz gain, Foru Komunitateak eskumena bere egiteko tramiteak bizkortu daitezen eskatu du ere koalizioak.

    Halaber, aurki Nafarroako Parlamentuan eztabaidatuko den irakasleriari buruzko legea aipatu du ere, bertan pasa den legegintzaldian onartu ziren akordioak jasotzen direlarik, programa akordioan ere jaso izan diren moduan. Akordio horiek bete ahal izateko beharrezko aurrekontua libratzearen alde agertu da Geroa Baik.

    Geroa Baiko parlamentariak gainera, indarkeria matxistaren azken kasuak aipatu ditu eta bere erabateko gaitzespena agertu du emakumeenganako indarkeria mota guztien aurrean, indarkeria bikarioa modu berezian azpimarratuz.

    Izena eman gure buletina jasotzeko