Itzuli

Cerdánek eta PSOEk azalpenak lehenbailehen eman behar dituztela deritzo Geroa Baik

    Guardia Zibilaren Unitate Zentral Operatiboaren (UCO bere gaztelaniazko sigletan) txostenarekin zerikusia duten informazioen aurrean, Geroa Bairentzako “ezinbestekoa da Santos Cerdánek eta PSOEk azalpenak lehenbailehen ematea”. “Herritarrek azalpen argiak, azkarrak eta sendoak merezi dituzte”.

    Era berean, Geroa Baik PSN premiatu du “modu publikoan eta irmotasunez bermatu dezan ardura sozialistapean dauden Nafarroako Gobernuko kudeaketa alorretan ez dela egon eta ez dagoela arreta publikoa eta mediatikoa erakarri duten jardunbide hauekin zerikusirik duen ezer”. “Erakundeetan konfiantza, eredugarritasunean oinarritzen da, eta Nafarroak ezin onar dezake zalantza izpirik ere”, azpimarratu du.

    Azkenik, Geroa Baik “etika publikoarekin, gardentasunarekin eta interes orokorraren defentsarekin bere konpromisoa berresten du”.

    Izena eman gure buletina jasotzeko