Itzuli

CEUSek lortutako eserlekua zorionez jaso du Geroa Baik, Nafarroaren eskakizun eta interesak Europan defendatzeko balioko baitu

Eskuin muturrak izaten ari duen aurrerapen handiaren aurrean Geroa Bairen kezka agertu du Pablo Azconak

    Pablo Azcona Pablo Azcona

    Eskuin muturrak izaten ari duen aurrerapen handiaren aurrean Geroa Bairen kezka agertu du Pablo Azconak

    Pablo Azcona Nafarroako Parlamentuan Geroa Bairen bozeramaileak Parlamentuko Mahai eta Eledunen Batzarraren ondoren egindako adierazpenetan atzoko europar hauteskundeen emaitzak baloratu ditu. Azconak ziurtatu duenez “Europako Parlamentuan CEUSek bere eserlekua mantendu izana zorionez jaso dugu Geroa Bain”. “Eserleku hori urte askotan zehar Nafarroaren bozgorailu izan da Europako Parlamentura helarazi nahi ziren eskakizun eta interesak defendatzeko”. “Pozik gaude tresna hori edukitzen jarraituko dugulako”, adierazi du. 

    Geroa Bairen bozeramaileak gainera azpimarratu duenez, “Europako Parlamentuan eskuin muturrak izaten ari duen aurrerapen garrantzitsuarekin kezkaturik gaude”. “Egia da azkenean Europako eta europar erakundeetako presidentziak eratzeko ez dela giltza izango, baina beste alde batera begiratzea ez da zilegi, lanean jarraitu beharra dugu”, ziurtatu du. 

    Azconaren arabera, “eskuin muturra geldiarazteko osasun-hesia ez da nahikoa, eskuin muturraren aurrean politika aurrerakoi proposatzaileak behar dira, aberastasuna sortzen dutenak, aberastasuna modu berdinzalean birbanatzen dutenak eta ongizate estatua sendotzen dutenak, osasungintza publikorik hoberenaren alde, adibidez, borrokatuko dutenak”.

    Bestalde, ostegun honetan Geroa Baik Nafarroako Parlamentuan defendatuko duen mozioa aipatu nahi izan du ere Azconak. EH Bildu eta Contigo Zurekin taldek ere izenpetu duten ekimen honek frankismoaren krimenak azpimarratzea du helburua. Halaber, 1978ko Sanferminetan GermánRodríguezen krimena dela eta bere senitartekoek jarritako kereilari Foru Ganberak bere babesa erakustea planteatzen du ekimenak, horrela eskuin muturreko taldeek eta funtzionario publikoek eragindako biktimen aitortza eta erreparazioaeskaintzeko Nafarroako Gobernuak ekindako bideari jarraituz.

    Izena eman gure buletina jasotzeko