Itzuli

Geroa Baik, EH Bilduk, eta Contigo-Zurekineka dierazpena aurkeztuko dute, kazetarien aurkako indarkeria eta UPN, PP eta VOXek eskuin muturreko mobilizazioei emandako babesa salatzeko

Udal taldeek «zentzutasuna eta erantzukizuna» eskatu dute Ceutako migrazio-krisia gorroto-diskurtsoak sustatzeko erabiltzeagatik, eta komunikabideetako profesionalek jasandako erasoen larritasuna nabarmendu dute.

Mikel Armendariz Mikel Armendariz

 

Geroa Baik, EH Bilduk eta Contigo-Zurekinek hilaren 2an Iruñeko Udaletxe plazan Ceutaren aldeko deialdi batean, hiri autonomoak bizi duen migrazio-krisiaren testuinguruan izandako gertakari larriak gaitzetsi dituzte.

Alderdiek bereziki larritzat jo dute kazetariek jasandako eraso fisiko eta hitzezkoen segida, profesional horiek beldurtzeko eta beren informazio-lana askatasunez egitea eragozteko saiakerak izan zirela iritzita. Era berean, salatu dute Iruñeko Udalean eta Nafarroako Parlamentuan ordezkaritza duten Nafarroako zenbait alderdi politikoen arduradun publikoek gertakari horien aurrean erakutsitako pasibotasuna.

 

Geroa Baik, EH Bilduk eta Contigo-Zurekinek, halaber, kezka agertu dute elkarretaratzea Movimiento Cívico por el Pueblo erakundeak deitu izanagatik. Erakunde horrek «remigrazioa» aldarrikatzen zuen pankarta bat zeraman, eta UPN, PP eta Voxen babesarekin.

 

Taldeen arabera, kontzeptu hori eskuin muturreko mugimenduek eta alderdiek bere egin dute, nahitaezko aberriratze-politikak eta homogeneotasun kultural eta erlijiosoa defendatzeko. Ildo horretan, ohartarazi dute arriskua dagoela pertsona migratzaileak haien jatorriaren, hizkuntzaren edo erlijioaren arabera hautatzea eta gizarte-eredu jakin batzuetara egokitzen ez direnak kanporatzea proposatzen duten diskurtsoak normalizatzeko.

 

Geroa Baik, EH Bilduk eta Contigo-Zurekinek alderdien ustez, ordezkari politikoek mota horretako mobilizazioetan parte hartzeak hausnarketa eta erantzukizun berezia eskatzen du.

 

Udal taldeek, aldi berean, beren babesa eta enpatia helarazi nahi dizkiete bai zerbitzuen kolapsoaren ondorioak jasaten ari diren Ceutako bizilagunei, bai asteak daramatzaten eta muturreko zaurgarritasun-egoeran dauden pertsona migratzaileei. Premiazko konponbideak eskatu dituzte, betiere legezkotasuna, Giza Eskubideak eta pertsona guztien duintasuna errespetatuz.

Geroa Baik, EH Bilduk eta Contigo-Zurekinek, gainera, komunikabideetako profesionalen aurkako edozein indarkeria, jazarpen edo larderia motaren erabateko gaitzespena berretsi dute, eta kazetariek beren lana askatasunez eta segurtasunez egiteko duten eskubidea defendatu dute.

Azkenik, alderdi politikoetako arduradunei, bereziki erakundeetako erantzukizunak dituztenei, zentzutasunez, zuhurtziaz eta arduraz jokatzeko deia egin diete, ekintzaren bidez zein utzikeriaren bidez talde ultraek mobilizazioak instrumentalizatzen lagundu ez dezaten.

Izena eman gure buletina jasotzeko