Itzuli

Chivite Lehendakaria erdizka esandako egi batekin egon beharko ez lukeen polemika sortzen tematurik dagoela deitoratu du Geroa Baik

    Chivite Lehendakariak Nafarroako Parlamentuko Osoko bilkuran ziurtatu ondoren PSOE-UPN arteko akordioa “pasa den ostegunetik Gobernu kideek bezala”  ezagutzen duela, Geroa Baik argitu du “UPNrekin egindako akordioaren zati bat bakarrik jakinarazi ziola Lehendakariak Aierdi lehendakariordeari, eta atal garrantzitsu bat ahaztuz gainera: Iruñeari zegokiona, horren arabera PSNk Navarra Sumari Iruñeko bigarren aurrekontuak de facto emanez eta Maite Esporrinek Enrique Mayaren adierazpen xenofoboak zirela eta, horren aurka aurkeztutako gaitzespen mozioa erretiratuz ere”.

    Hori dela eta, Chivite Lehendakariak “erdizka esandako egi batekin egon beharko ez lukeen polemika sortzen tematurik dagoela” deitoratu du Geroa Baik.

    “Akordioa jakinarazi egin zela, nahiz eta horren zati bat bakarrik izan, Geroa Baik egunotan egindako elkarrizketa ezberdinetan salatu du jada. Horregatik, ez dugu ulertzen zergatik dabilen polemika sortzen tematurik, are gehiago Geroa Baik jada amaitutzat emandako gai batekin, eta horrek akordioa publiko egitearen beharra agerian jartzen du berriro ere”, ziurtatu du koalizioak.

    Izena eman gure buletina jasotzeko