Itzuli

CNI-k Zabalza kasuaren dokumentuak entregatzeari uko egin dio eta Geroa Baik iragarri du justizia egin arte lenean jarraituko duela

CNIko zuzendariak ez du kasuari buruzko dokumentazioa dagoenik ukatu

    Koldo Martínez Koldo Martínez

    Zabalza kasuari buruz CNIren eskutan dauden dokumentuak askatzeko hogei senatariren eskaerari erantzunez, Paz Esteban CNIko idazkari nagusi zuzendariak adierazi du “ez dela legez bideragarria eskaera horri erantzutea”.

    Inteligentzia zerbitzuko arduradunak senatarien eskakizunari erantzuteko igorri duen idazkian adierazten duenez, “Senatari batzuek CNIko zuzendaritzari bidalitako idazkian aipatzen den dokumentazioa existituko balitz, ez da legez egokia hura askatzea aurretik desklasifikatu gabe, horretarako, bere kasuan, Sekretu Ofizialen Legearen arabera jardun beharko litzatekeelarik”. Paz Estebanek tesi honi heltzen dio, ondoren honakoa azpimarratuz: “CNIk bere boterean edo ezagutzapean Mikel Zabalza Garateren heriotzari buruzko dokumentaziorik balu, edozein formatutan, SECRETO (sic) moduan klasifikaturik egongo litzateke idazki honetan aipatzen diren lege preskripzioekin bat, eta izaera horri edukitzen jarraitu bitartean, bere trataera ezin da Sekretu Ofizialen Legeak berak ezartzen duena baino izan”.

    Geroa Bai, Más Madrid, Compromís, Més per Mallorca, Adelante Andalucía, Agrupación Socialista Gomera, EAJ, ERC, EH-Bildu eta Junts alderdiek sinaturik CNIri igorritako idazkian gogorarazten zenez, Sekretu Ofizialen Legeak dio “klasifikaturiko gaien aldarrikapenak ez duela Diputatuen Kongresuarengan edo Senatuarengan eraginik izango, hauek eskatu nahi duten informazio guztia eskuratu dezaketelarik”, nahiz eta legeak ere gaineratu honakoa “dagozkien araudiek ezarritako moduan egingo dela eta, bere kasuan, sekretupeko saioetan”. Honi dagokionez, CNIko zuzendariaren erantzunean azpimarratzen da Senatuak ez duela honi buruzko araudirik, Kongresuak ez bezala, honek gai klasifikatuak eskuratzeko araudia baitu, eta horregatik egiten dio uko Senatuak eskatutako informazioa emateari.

    Zentzu honetan, Zabalza kasuari buruzko dokumentazioa CNIri eskatzeko ekimenaren bultzatzaile den Koldo Martínez Geroa Baiko senatariak adierazi duenez “CNIko zuzendariaren ‘aholkua’ kontuan izango dugu eta Ander Gil Senatuko presidenteari eskatuko diogu, Kongresuan gertatzen den moduan, Estatuko sekretuak eskuratzea Presidentetzatik arautu dezan, demokrazian bizi izan dugun polizia indarkeria kasu mingarrienetako baten gaineko egia ezagutzea galarazten ari baitzaigu”. “Hala ohartarazi zuen -gogorarazi du Koldo Martínezek- Auzitegi Gorenak Juan Antonio Perote CESIDeko (CNIren aitzineko erakundea) arduradun gorenetako baten aurka emandako epaian, zerbitzu sekretuetan egon beharrezko zilegizko erreserbak ‘ezin duela inpunitate guneen sorrerarik eragin’ gogoraraziz. Halaber, Perote bera izan zen Mikel kuartelean asfixiaturik hil zela aitortzen duen Intxaurrondoko kuarteleko agintari batekin elkarrizketan aritu zena”.

    Geroa Baiko senatariak ziurtatu duenez, “Mikel Zabalza nafarraren heriotzaren argitze aldera justiziarekin kolaboratzen ez duen eta gaur oraindik, bere heriotza eta 36 urte beranduago, frogak ezkutatzen dituen edozein arduradun politiko edo administraritzako arduradunen aurkako ekintza penalei ekiteko aukera aztertzen ari gara zuzenbide adituekin. Zuzenbide estatu batean ezin da inpunitaterik egon. Eta Geroa Baitik justizia egin arte lanean jarraituko dugu”.

    Izena eman gure buletina jasotzeko