Itzuli

Consuelo Satrustegik "kirol probetan emakumeen irudia duindu behar dela" defendatu du

Consuelo Satrustegui Consuelo Satrustegui

Consuelo Satrústegui Geroa Baiko parlamentariak ahozko galdera bat egingo dio Nafarroako Gobernuari ostegun honetako Osoko Bilkuran, “Foru Administraritzak antolatzen dituen edota laguntzailea den kirol probetan emakumeen irudiaren” gaineko jarrera zein den jakiteko.

Ekimenaren zioen azalpenean Australiako txirrindularitza proba bat aipatzen da, “Tour Down Under” alegia, orain gutxi erabaki baitzuten “sariak emateko azafataren figura deuseztatzea, munduan eliteko txirrindularitza lehen proba izanik”.

Satrústeguik ziurtatu duenez, “emakumeak gauza bihurtzearen aurka lan egitera zuzendurik dauden neurriak bultzatzen jarraitu behar dugu bai eta pertsona guztien duintasunaren alde, sexua, arraza edo beste edozein faktore dena delakoa ere”. 

Izena eman gure buletina jasotzeko