Itzuli

COVID-19ak sortutako krisialdiari aurre egiteko Gobernuak onartutako abal eta mailegu-lerroaren gaineko galdera sorta bat erregistratu du Koldo Martínezek

Exekutiboak alde batetik Komunitate Autonomoen artean, eta bestetik enpresa handien, enpresa txiki eta ertainen eta langile autonomoen artean banatzeko jarraituko dituen irizpideen gaineko interesa agertu du Nafarroako senatariak

Koldo Martínez Koldo Martínez
Koldo Martinez, Nafarroako senataria, nafarroa bai, senatua

Koldo Martínez Nafarroako senatari eta Geroa Baiko kideak Espainiako Gobernuari zuzenduriko bost galdera erregistratu ditu, COVID-19aren krisialdiak eragindako ondorio ekonomiko eta sozialak arintzeko helburua duten premiazko neurriei buruzko martxoaren 17ko 8/2020 Errege Dekretu-Legean jasotzen diren 100.000 milioi euroko abal-lerroari buruz, bai eta 10.000 milioiko ICOren mailegu-lerroari buruz ere.

Koldo Martínezek Gobernu zentralari galdetzen dio “zein irizpide erabiliko dituen abal eta mailegu hauek Komunitate Autonomoen artean banatzeko” eta “zein irizpide erabiliko dituen Gobernuak laguntza hauek enpresa handi, ertain eta txiki, eta langile autonomoen artean banatzeko”.

Halaber, “erabiliko diren banaketa irizpideak” zeintzuk diren jakin nahi ditu, bai eta “oraindik egin ez badu, noiz plazaratuko dituen Gobernuak” irizpide horiek.

Nafarroako senatariak ere galdetu du “neurri hauek enpleguan izan dezaketen eraginaren gaineko kalkulurik ote duen” Gobernuak, eta “gaurko egunez bi lerro hauen exekuzio maila zein den”.

Izena eman gure buletina jasotzeko