Covid-19aren kutsatzeen gorakadaren aurrean Uxue Barkosek bere kezka agertu du
Uxue Barkos Geroa Baiko bozeramaileak Mahai eta Eledunen Batzarraren ondoren egindako prentsaurrekoan “informazioa bereziki zorrotza izan dadila” eskatu du, “zazpi egunen buruan 200 kasu pasatxo edukitzetik ia 600 edukitzera pasa ondoren”. “Neurriak hartzerako orduan eta Gobernuari babesa ematerako orduan, informazioak zorrotza izan behar du, egoera hau ulertzeko gai izan gaitezen”, gaineratu du.
Bere iritziz, “pandemiaren bilakaera nolakoa izaten ari den jakiteko informazioa behar dugu”, are gehiago zazpi egunen buruan “gisa honetako hazkundea egon ondoren izandako sorpresa” dela eta. Eta bere aburuz “hausnarketa puntu bat behar dugu, inflexio puntua, mota honetako errusiar mendi bat bizi ondoren bereziki”.
Foru Exekutiboak hartu dituen azken neurriak direla eta azpimarratu duenez, “posizionamendu alderdikoetatik zailtasunez izango gara neurri horiek nahikoak diren baloratzeko gai”, eta erabakiak irizpide zientifikoetan oinarritu behar direla nabarmendu du.
Uxue Barkos