Itzuli

'Coworking' gunea eta 0-3 bitarteko Haur Eskolaren handitzea, 2018an Zizur Nagusirako proiektu nagusiak

Zizur Nagusiko Udaleko gobernu taldeak, Geroa Bai, EH Bildu eta Izquierda-Ezkerra taldeek osaturik, argitara eman du gaur 2018ko aurrekontuentzako aurreproiektua. Jon Gondán (Geroa Bai) alkateak eta Ales Mimentza Ogasun zinegotziak prentsaurrekoan azaldu dutenez, Aurrekontu aurreproiektuak 10.642.610 euro ditu (2017an baino 287.210 euro gehiago).

Gondán eta Mimentzak azaldu dutenez, Aurrekontuen aurreproiektua pasa den azaroaren 9an aurkeztu zen eta Udalean dauden udal talde guztiekin negoziatzen ari da orain, bere onarpena datorren abenduaren 21eko Udalbatzan onartuko delarik.

2018ko Aurrekontuen helburu nagusietako bat ‘coworking’ gunerako dotazio eta ekipamendua da, bai eta zerbitzu berri hau aditzera emateko hedapen eta formazio ekimenak ere. Zentzu honetan, Udalak enplegu eta toki garapenerako agente plaza bat deituko du, bere funtzioen artean gune honen dinamizazioa edukiz.

‘Coworking’ gunearen garapenarekin batera, gobernu taldeak 350.000 euro planteatu ditu 0-3 urte bitarteko haur eskolaren handitzerako, horrekin 18 plaza gehiago lortuz.

Berdintasun alorrean, Geroa Baiko kideek nabarmendu dutenez, Udalak duen aholkularitza psikologikorako zerbitzuaren hedatzea aurkitzen da, bai eta emakumeenganako indarkeriaren aurkako ekintza protokolo bat lantzeko partida berriak ere, eta Udalaren alor guztiak barne dituen Kontziliazio Plan bat.

Kultura alorrak %10 handitu du udal liburutegirako fondoak erosteko partida, bai eta elkarte eta kolektiboekin hitzarmenak egiteko partida %10 ere.

Berritasun moduan, Zizurreko gaztediaren behar eta egoeraren diagnostikoa burutzeko gaztedi eta partaidetza teknikari baten aldi baterako kontratazioa aipatu dute Gondánek eta Mimentzak.

Inbertsioetan, beste neurrien artean, Udaletxearen klimatizazioa eta argi berrien ipintzea, edo Udaltzaigoaren emakumeen aldagelen egokitzea aipatu dituzte. Hiri Segurtasun alor honetan, udaltzaingoarentzako mediazio hezkuntza nabarmendu dute, polizia hurbilagoa sortzeko helburuarekin. 

Izena eman gure buletina jasotzeko