Itzuli

Davalor kasuaren behin betiko artxibaketa pozik jaso du Geroa Baik eta auzi honekin UPN eta PP-k egindako instrumentalizazio politikoa salatu du

Koalizioak gogorarazi du ez zela inolako kausarik egon inoiz eta urtetan zehar Nafarroako eskuineko alderdiek Manu Ayerdiren aurka jardundako jazarketa kanpaina gaitzetsi du

    Geroa Baik bere poza agertu du Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak Manu Ayerdi Nafarroako Gobernuko kontseilari ohiaren aurkako auzia artxibatzeko erabakiaren aurrean, Davalor kasua deiturikoan inolako deliturik ez zela egon egiaztatu ondoren. “Ebazpen honekin, funtsik ez zuten salaketetan oinarrituriko eta inoiz hasi behar ez lukeen prozesu bati amaiera ematen zaio”, ziurtatu du koalizioak.

    Koalizioak gogorarazi duenez, “inoiz ez da inongo kausarik egon, Kontuen Ganberak bere txostenean ebatzi zuen moduan, operazioa legezkotasun osoz eta irregulartasunik gabe burutu baitzen, jarraitutako prozedimendua eta Manu Ayerdiren zintzotasuna babesten zuelarik txosten horrek”.

    Horregatik guztiagatik, Geroa Baik tinkotasunez salatzen su “Nafarroako eskuineko alderdien aldetik jardun den justiziaren erabilera alderdikoia, kasu hau urtetan zehar eta interes politiko argiarekin instrumentalizatuz”. “Lau urte baino gehiagotan zehar, UPNk jazarpen kanpaina bat bultzatu du, ondoren PPk ere horrekin bat eginez, desgaste politikoa baino beste helbururik gabe, Ayerdi eta Geroa Bairen aurkako jazarpen eta eraso operazio baten baitan”, deitoratu du formakuntzak.

    Halaber, Geroa Bairen aburuz “Nafarroako eskuinak barkamenak eskatu beharko lituzke eragindako minagatik eta mota honetako estrategiak abandonatu”, eta aldi berean alderdi hauek animatzen ditu “haien lana herritarren interes orokorraren alde jardutera, baliabide politikoak  modu arduratsu eta zintzoan erabiliz”.

    Azkenik, koalizioak Manu Ayerdiri eta bere lantaldeari bere babes eta elkartasun osoa berresten dio, “prozesu bidegabe honetan kaltetu nagusiak izan baitira”. Gainera, kontseilari ohiak Nafarroako Gobernuko Garapen Ekonomikoko Departamentuaren gidaritzan burututako lanaren garrantzia azpimarratu nahi du ere, “komunitatearen garapenerako gako izan diren ekimenen buruan egon baitzen”.

    Izena eman gure buletina jasotzeko