Itzuli

Defentsa ministroak Senatuan agerraldia egin dezan eskatu du Koldo Martínezek, herritarrak ohartarazi gabe Bardeetan su errealarekin egindako ariketa militarrak azal ditzan

    Koldo Martínez Koldo Martínez

    Koldo Martínez (Geroa Bai) Nafarroako senatari autonomikoak Margarita Robles Defentsa ministroak Goi Ganberan agerraldia egin dezan eskatu du, pasa den azaroan, aurretiaz herritarrak ohartarazi gabe, su errealarekin Bardeetako Tiro Eremuan egin zirela onartu dituzten ariketa militarrak azal ditzan.

    “Honakoa larritasun handiko gaia da, eskualdeko bizilagunen bizitzak arriskuan jarri baitira. Gogoratu beharra dago 2015ean metrailaren eraginez zauritutako bat egon zela eta protokoloak errespetatzea beharrezkoa dela. Gai honetan ezin esan daiteke egun batean ez dela maniobrarik egongo, eta ondoren hitza jan eta ohartarazpenik gabe horiek egin. Gauza serioei buruz ari gara, pertsonak dauden eskualde batean benetako munizioaren erabilerarekin”, azpimarratu du Geroa Baiko senatariak.

    “ Tiro eremua desagertzea beharrezkoa da, aparteko paraje natural batean kokaturik baitago eta bere ondoan jendeak bizi eta lan egiten duelako. Baina, bien bitartean seriotasuna eskatu behar zaie tiro eremua kudeatzen dutenei. Ministroari bere agerraldian eskatuko diodana da hori, eta larritasun handikoak direla deritzodan gertakari hauek berriro ez errepikatzea bermatzeko neurriak har ditzan eskatuko diot ere”, ziurtatu du Koldo Martínezek.

    Nafarroako senatari autonomikoak jada galdera bat aurkeztu zion Gobernuari irailean gertatu zen aire esklusioaren inguruan, horrek sute bat itzaltzera zioan Baso Suteetarako Errefortzu Brigadaren helikoptero baten lana bi egunetan eragotzi ondoren.

    Izena eman gure buletina jasotzeko