Defizitaren helburua eta Estatuko zorrari Nafarroari dagokion ekarpena zehaztearen garrantzia azpimarratu du Geroa Baik
Pablo Azcona Nafarroako Parlamentuan Geroa Bairen bozeramaileak Parlamentuko Mahai eta Eledunen Batzarraren ondoren egindako adierazpenetan, Terrorismoaren Biktimen Europako Egunaren ospakizunari erreparatu dio. Azconak gogorarazi duenez 20 urte bete dira 2004ko M11tik, horregatik biktima guztiei zuzenduriko oroitza mezu berezia utzi nahi izan du. Halaber, Geroa Baik biktima guztiekiko duen konpromisoa berretsi nahi izan du beste behin ere, bai eta horiei aitortza egitearen beharra eta horientzako guztientzako erreparazioa lortzeko beharra ere.
Beste gai batzuetara pasaz, Geroa Baiko bozeramaileak 2024 urterako Aurrekontuak onartu izanaren garrantzia azpimarratu nahi izan du, “berri ona: 9 urtez onartutako aurrekontuekin; elkarrizketa, akordioa eta, beste ezeren gainetik, egonkortasun politikoa eta ekonomikoa”, nabarmendu nahi izan du. Baina aldi berean azpimarratu duenez, “ezin gara erlaxatu”. Azconak adierazi du orain funtsezkoak diren beste gaiak landu beharra dagoela, “oraindik Estatuarekin negoziatu beharreko bi aldagai zehazteke baitaude, alde batetik aurtengo defizitaren helburua eta bestetik Estatuko zorrari Nafarroak egin beharreko ekarpena”, Kataluniarekin akordioa finkatzeko esperoan eta horrek beste Autonomia Erkidegoengan eraginik edukiko ote duen ezagutzearen zain alegia. Horregatik, Geroa Baik lehendakariari zuzenduko dion gaurkotasun handiko galdera hori buruzkoa izango da, bi gai hauek negoziatzeko Nafarroako Gobernua Ogasun Ministerioarekin noiz biltzea aurreikusten duen jakitea alegia.
Gainera, Nafarroako Gobernuari hurrengo kontrol saioan, datorren Industria Legeari eragiten dioten gaiak analizatzeko duela aste batzuk martxan jarri zen Industriaren Mahaiaren helburu zehatzei buruz eta lan egutegiari buruz galdetuko du ere. Era berean, enplegu publikoaren egonkortze prozesuei buruzko epaiak Nafarroarentzako edukiko dituen ondorioei buruz galdetuko du ere Geroa Baik. Eta azkenik, Bizitzeko Gutxieneko Diru-sarreraren kudeaketari buruz Auzitegi Konstituzionalaren ebazpenari buruz galdetuko dio koalizioak Foru Exekutiboari.
Geroa Baiko bozeramaileak Foruaren Hobekuntza eguneratzeko ponentzia aipatu nahi izan du ere. Azaldu duenez, esparru politiko eta juridikotik eta lan eta gizarte esparrutik datozen 40 pertsona eta erakunde baino gehiagoren partaidetza planteatzen duen proposamena aurkeztu du Geroa Baik. Herritarren ekarpenak Ponentzian aztertzeko aukera ere jasotzen du koalizioaren lan planteamenduak. Azconak nabarmendu duenez, Ponentzia elkarrizketa gune lasaia eta anbizio handikoa bihurtzea nahi du koalizioak, baina marra gorririk gabekoa ere.
Azkenik, pasa den osteguneko osoko bilkuran zehar Nafarroako Parlamentura indarrean sartzeko saiakera aipatu du Azconak, eta gertatutakoa gaitzesteko adierazpen instituzional bat onartzerako orduan adostasunik lortzeko aukera egon ez izana deitoratu du. Azconak azpimarratu duenez, “errepikatu ezin diren gertakari horiei buruz Parlamentu honek adierazpen politiko bat aurrera ateratzea garrantzitsua iruditzen zitzaigun”. “Nafarroako herritar guztiak ordezkatzen dituen erakunde demokratiko bat da hau eta hemen herritarrek dakartzaten proposamenak modu lasai eta barean eztabaidatzen dira”, azaldu du, aldi berean ziurtatuz ez dela “gertatutakoa banalizatzeko edozein saiakeran sartuko, oso larria iruditzen baitzaigu”.
Pablo Azcona