Demokrazia sendotzearen beldur, etorkinen regularizazioaren aurka egin izana egotzi dio Barkosek PP-ri
“ ‘Boto-paperen banaketa’ dela esanez PPk mota honetako prozesu bat zikindu nahi duela” ziurtatu du senatariak
Etorkinen erregularizazio ezohikoaren aurkako PPren parlamentuko ekimena gaitzetsi du gaur Uxue Barkos Geroa Baiko senatariak Goi Ganberan egin den osoko bilkuran, eta ziurtatu duenez “Geroa Baitik ezin dugu onartu mota honetako prozesu bat zikintzerik, are gutxiago ‘boto-paperen banaketa’ bat dela esanez”.
“Ez da boto-paperen banaketa bat, pertsona askoren egunerokoari lege babesa ematea da, eta bai: egunen batean haien boto eskubidea lortuko dute, demokrazia parte hartzeko eskubidea edukiko dute”, defendatu du Barkosek bere mintzaldian zehar.
“ Zeri diozue beldurra? Zuek herritar moduan aitortzen ez duzuen herritarren zati horren aldetik ez duzuela botorik jasoko? Edo are eta okerrago: demokrazia zabaltzeari, sendotzeari beldur diozue?”, galdegin die Barkosek Senatuko Talde Popularreko ordezkariei.
Era berean, foru senatariak gogorarazi duenez neurri hau “denbora luzez eskatu du gizartearen zati handi batek”, horrek Herri Lege Ekimena ekarri duelarik. “Hau ez da kasualitatean iristen, baizik eta lege-arauetan oinarri argia zuen erregularizazioa burutzeko Gorteek zuten ezgaitasun elkarbanatutik”, gaineratu du.
Geroa Baiko senatariak gainera PPri egotzi dio “hizkera bihurritu” duela proposamenari zilegitasuna kentzeko helburuarekin. “Erregularizazio ‘masibo’ bati buruz ari dira Gobernuak ‘ez ohikoa’ dela dioen bitartean. Eta egia dena da PPk “masibo” hitza erabiltzen duen bakoitzean niri bere liderra, Aznar, datorkidala burura, “suntsiketa masiborako armei” buruz gezurretan eta ordena globaleko gerra bat interes partikularrengatik nola hasteari buruz gezurretan”, ziurtatu du.
Azkenik, Barkosk PPri itsusitu dio alor honetan duen barne-kontraesana. “Zuek hain zuzen ere, Alderdi Popularrak 500.000 pertsona baino gehiagoren egoera erregularizatu zenuten, baina orain, Vox-ek marrazten duen eszenatokiagatik ziurrenik, inolako zentzurik ez duen inbasio egoera bat sortu nahi duen mozio gezurti bat ekarri duzue”, amaitu du adieraziz.
Uxue Barkos