Itzuli

Desgaitasuna duten kirolariek kirol jardueretan parte hartu ahal izateko informazio eguneratua jasotzeko tresnak eskatu ditu Geroa Baik

Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Nafarroako Institutuak eskaintzen duen egokitutako kirolari buruzko informazioa oso eskasa dela deitoratu du Itxaso Soto parlamentariak

    Itxaso Soto Itxaso Soto

    “Nafarroan egokitutako kirol diziplina eskaintzari buruzko informazio eguneratua, irisgarria, argia eta inklusiboa” eskaintzea proposatu du Geroa Baik, bai eta “eskaintza zuzentzen zaion kirolariaren profilera egokitua, desgaitasun motari dagokionez”. Modu honetan, Itxaso Solo Geroa Baiko parlamentariak azaldu duenez “kirol jardueran desgaitasuna duten pertsonen autonomia eta funtzionaltasun maila areagotzea mesedetuko da”.

    Horretarako, Geroa Baik mozio bat erregistratu du Nafarroako Parlamentuaren hurrengo osoko bilkuran eztabaidatzeko, horren bitartez Nafarroako Gobernua premiatuz Nafarroan egokitutako kirolari buruzko web orrialde informatibo osatu eta eguneratu bat sor dezan, horretarako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Nafarroako Institutuaz baliatuz, horrela desgaitasunen bat duen edozein kirolarik kirola jarduteko aukera eduki dezan.

    Itxaso Sotok deitoratu duenez, “Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Nafarroako Institutuak egokitutako kirolari buruz eskaintzen duen informazioa oso eskasa da”. Halaber, Geroa Baiko parlamentariak azaldu duenez, “egokitutako kirol jarduera aukera lortu nahi duten eta desgaitasunen bat duten pertsonek beste handicap bat aurkitzen dute gehiegitan, gidatutako ibilbide falta alegia”. 

    Horregatik guztiagatik, Itxaso Sotok premiazkoa deritzo desgaitasuna duten pertsonen beharrizanei erantzuna ematea eta kasu honetan kirol eta jarduera fisikora jardun ahal izatea erraztuz.

    Izena eman gure buletina jasotzeko