Despopulazioak kaltetutako eskualdeetan proiektuak egiteko onura fiskalen alde egin du Geroa Baik
Pablo Azcona Molinet koalizioko parlamentariak Nafarroako Gobernua premiatu du landa eremurako mezenasgo Foru Lege bat egin dezan
Landa eremua hobetzen duten eta despopulazioak kaltetutako eskualdeetan egiten diren proiektuei onura fiskalak ematearen alde egin du Geroa Baik, Nafarroako udalerri eta herri ezberdinek bizi duten despopulatze egoera leheneratzea eta arintzea lagunduko duten neurriak martxan jartzeko helburuarekin.
Pablo Azcona Molinet koalizioko parlamentariak mozio bat erregistratu du Foru Parlamentuan Nafarroako Gobernua premiatuz landa eremurako mezenasgo Foru Lege bat egin dezan edo, bere kasuan, landa eremua eta bertako bizilagunen bizitza hobetzen dituzten proiektuei ekarpenak egiten dituzten pertsona fisiko eta enpresentzako onura fiskalak onar ditzan, modu horretan itzulkina eraginkorra izan dadin eta horrela despopulazioak kaltetutako eskualdeetan proiektu gehiago bultzatzeko aukera egon dadin.
Lurralde garapen jasangarriari eragingo dion arazo larri bati egiten ari dio aurre Nafarroak: bere landa eremuen despopulazioa
Azconak azpimarratu duenez “lurralde garapen jasangarriari eragingo dion arazo larri bati egiten ari dio aurre Nafarroak: bere landa eremuen despopulazioa”. “Datuak argiak eta kezkagarriak dira. Despopulazioak azkar eta tinko egiten du aurrera”, ziurtatu du Geroa Baiko parlamentariak.
Zentzu honetan, Azconak gogorarazi duenez ‘aldaketa demografikoari aurre egiteko eskualdeek jardundako kohesio politikaren tresnen hedapenari buruzko Europar Batasunaren txostenak’ “aldaketa demografikoa jorratzen du bai eta jarduera esparru guztietan dituen inplikazioak ere: jarduera ekonomikoa, kulturala, soziala eta politikoa”.
Geroa Baiko parlamentariak nabarmendu duenez, “lau aldagai kontuan hartuz, hots populazio dentsitate baxua, populazioaren zahartzea, jaiotze tasaren gainbehera eta populazioaren etengabeko galera, Nafarroako zati handi batengan lehen hiru aldagaiek dute eragina, bereziki landa eremuan, eta eskualde oso zehatz batzuek laugarrena ere pairatzen dute”.
“Europar Batasunak 12,5 biztanle kilometro koadroko dentsitatean ezarri du despopulazio arriskua. Nafarroan bi eskualde horren oso azpitik daude, Pirinioa eta Pirinioaurrea, eta beste batzuk arrisku muga horretara hurbiltzen dira: Arga Bailarak, Zangotza eta Larraun eta Lizarraldeko zenbait eremu”, azaldu du Azconak.
Parlamentariak azpimarratu duenez “Nafarroako Parlamentutik Ekialdeko Pirinioen Ponentzian eskualdetik beretik burutzen den ekintza plan bat landu da eta orain hori ezarri eta burutu beharra dago”. “2020 urterako modu tinkoan aurrera egiten hasteko aurrekontu ildoak planteatzen dira, hitzetatik ekintzetara pasatzeko. Aurkeztu dugun ekimena ildo horretan doa”, amaitu du.
Pablo Azcona