Díaz Ayusoren adierazpenak “onartezinak eta irain instituzionala” direla deritzo Geroa Baik
Geroa Baik ziurtatu duenez, Isabel Díaz Ayuso Madrilgo Komunitateko presidentearen adierazpenak “onartezinak eta irain instituzionala dira”, horietan “de facto, Nafarroako autogobernua eta bere defentsa, bere ordezkari politikoak eta azken finean, Nafarroako herritarrak, besteak beste, modu larrian iraintzen baitziren”.
Koalizioaren aburuz “bere adierazpen propioekin modu argian erretrataturik geratzeaz gain, Díaz Ayuso andereak modu publikoan egin zituen horiek eta Madrilgo Komunitateko Presidente bezala, horregatik Nafarroako erakundeen aldetik erantzuna behar duen irain instituzional baten aurrean gaude”.
Nafarroako erakundeen aldetik erantzuna behar duen irain instituzional baten aurrean gaude
Horregatik, koalizioak PSN, EH Bildu eta Podemos-ekin batera, bi ekimen aurkeztu ditu Nafarroako Parlamentuan.
Horietako lehena mozio bat da, bertan Nafarroako Gobernua premiatuz “Madrilgo Komunitateko presidenteari, bai eta bere formakuntza politikoari ere eska diezaion, nafarren ordezkari politikoak ‘paletoak’ direla zioten adierazpenen gaineko zuzenketa publikoa egin dezan”.
Bigarrena adierazpen instituzional bat da, horrekin Nafarroako Parlamentuak “Madrilgo Komunitateko Presidenteari bai eta bere formakuntza politikoari eskatuz, aipatutako adierazpenen gaineko zuzenketa publikoa egin dezan”.
Nafarroako Parlamentuak, “komunitateen arteko enfrentamendua argudio politiko moduan erabiltzea” gaitzetsi dezan proposatu dute taldeek gainera, “azken finean pertsonen arteko enfrentamendua baita, hau izanik jarduera politikoaren adierazpenik okerrena”.
Azkenik, proposamenean Nafarroako Parlamentuari eskatzen diote “Leon, Balear irla eta Kataluniako herritarrei bere elkartasuna helaraz diezaien, Nafarroako herritarrekin batera Madrilgo Komunitateko Presidentearen irainen objektu izan baitira”.