Itzuli

Diputatuen Kongresua premiatzen da tokiko hauteskunde-elkarteak eta alderdiak direla-eta sortutako arazoei konponbidea emateko behar diren legegintza-aldaketak egin ditzan

Legebiltzarrak HAOLO atzeraeraginezko izaerarekin aldatzeko eskatu du, tokiko hauteskunde-elkarteei hauteskunde-gastua gainditzeagatik ezarritako zigorrak kentzeko

    Pablo Azcona Pablo Azcona

    Parlamentuaren osoko bilkurak ebazpen bat onetsi du gaur aho batez, zeinaren bidez Diputatuen Kongresua premiatzen baita “Konstituzio Batzordearen baitan, urgentziaz dei dezan Hauteskunde Araubide Orokorrari buruzko ekainaren 19ko 5/1985 Lege Organikoa aldatzeko Azpibatzordea, tokiko hauteskunde-elkarteak eta alderdiak direla-eta sortutako arazoei konponbidea emateko behar diren legegintza-aldaketak egiteari begira”.

     

    Zioen azalpenean, Geroa Bai talde parlamentarioak sustatutako ebazpenak Nafarroako Parlamentuak irailaren 14an Kongresuan defendatu zuen Estatuko legegintza-ekimena ekarri du gogora; zehazki, hauteskunde-gastuen mugak eta finantzaketarako legezko baldintzak ez betetzeagatiko zehapenak egokitzea -atzeraeragineko ondorioekin- zen helburua. Horri dagokionez, premiazkotzat jotzen da Behe Ganberak apirilean sortu zuen azpibatzordea deitzea, gai horiei guztiei heltzeko.

     

    Azaltzen denez, Foru Legegilearen ekimenaren helburua da, batetik, udal hauteskunde-prozesuetan beharrizan errealetara doitzea gastu-muga. Izan ere, gogora ekarri beharra dago Hauteskunde Araubide Orokorrari buruzko Lege Organikoak hauteskunde-kanpainako gastu-muga bat ezartzen duela herri bakar batean aurkezten diren hauteskunde-elkarte eta alderdi txikientzat (1,11 euro-zentimo biztanleko), alderdi nagusiek duten probintzia-osagarria edukitzeko aukerarik izan gabe.

     

    Bestetik, 50.000 euroko gutxieneko isuna kentzea, ezarritako gehieneko hauteskunde-gastua % 10 gainditzen den kasuetan, Alderdi Politikoen Finantzaketari buruzko Lege Organikoa azken aldiz aldatu zenean jaso zen moduan.

     

    Era berean, proposatzen zen neurri horiek atzeraeraginezko ondorioak izan zitzaten, halako moduan non 2015eko eta 2019ko udal hauteskundeetara aurkeztu zirenei aplikatuko litzaizkiekeen.

     

    Proposamen horri ezetza eman izanak, zehazten denez, “kinka larrian jartzen ditu elkarte eta alderdi txiki asko, zeren eta 2015ean abiarazitako zehapen-espedienteei –abian dira, abian direnez– 2019an abiarazi litezkeenak batuko baitakizkieke”.

    Horregatik guztiagatik eta “herri askotako bizilagunei parte-hartze demokratikorako eskubide osoa itzultzeko”,

    Izena eman gure buletina jasotzeko