Itzuli

Diziplina anitzeko talde ekintzailea eta lanerako trebatua aurkeztu du Geroa Baik Tafallako udalerako

Hirigintza, eraginkortasun energetikoa, turismoa eta kultura, kirola, osasuna eta euskara, koalizioak datorren maiatzaren 28ko hauteskundeetara aurkeztu duen programaren ardatzak

Diziplina anitzetan trebaturiko pertsonek osatzen duten hautagaitza aurkezten du Geroa Baik Tafallako Udalera datorren maiatzaren 28 hauteskundeetan,  lantalde ekintzaile, balioaniztun eta lanerako gaitasun handikoa aurkeztuz.

Tafallako Alkatetzarako Geroa Bairen hautagai eta zerrendaburua den Amaia Jaurrietak azpimarratu duenez, “hauteskundeetara daramagun helburua zera da, duela lau urte Zidakoseko Hiriarentzako markatu genituen erronketan lanean jarraitzea”.

Amaia Jaurrietarekin batera honakoek osatzen dute Tafallako Geroa Bairen hautagaitza: Oskar Oca Pérez, Txetxu García Delgado, Octavio Galán Bermúdez, Angelica Galmacci de Aldaz, Javier Urdín Muruzábal, María José Arizmendi Otano, Javier Osés Sorbet, María Jesús Ezcurra Domínguez de Vidaurreta, Juan Aoiz Ayanz, Amaya Burgos Larreta, Miguel Javier Campistegui Huici, Angeles Segovia Herranz, Xabier Imanol Landa Doxandabaratz, Juan Ramón Goñi Ruiz, Carmen Anocíbar Idoy, Iker Joseba Landa Doxandabaratz eta Julia María Jaurrieta Osés.

Geroa Bairen programan jasotzen diren erronken artean, “bertakoentzako eta bisitarientzako Tafalla atseginagoa sortzen jarraitzea” nabarmendu du Jaurrietak, “irisgarritasuna erraztuz eta alde zaharra berreskuratuz, eta alokairuko etxebizitzaren beharrari aurre eginez ere”.

“Udal Plan Urbanistiko berri bat idaztea premiazkoa da, egungoa 1994koa baita, Plan honek Tafallako herritarren gaur egungo beharrak kontuan hartu beharko dituelarik, bideen ordenamendua konponduz eta gure hiria osatzen duten gune bakar bat ere ahaztu gabe, dela alde zaharra, garatu gabeko hiriguneak, edo urak har ditzakeen guneak kontuan hartuz”, azpimarratu du.

Eraginkortasun energetikoa areagotzeko ekintza plan bat da Geroa Baik bere programan nabarmentzen duen beste ardatzetako bat, energia garbi eta jasangarriak sortzeko sistemak ezarriz, edo industria alorrean hasitako lanak ere, horien oinarrian proiektu enpresarialak erakartzea dagoelarik, hauek Nafarroako Gobernuaren Marko Estrategikoaren edo Navarra Zirkular ekimenaren baitan daudenak izanik.

“Turismoa teknologia berrien bitartez sustatzea proposatzen dugu gainera, gure kultura ondarearen garrantzia azpimarratuko duten ibilbide interaktiboak sortuz; kultura programa zabal bat landu eta Erdialde Eskualdeko udalerriekin lankidetzan aritu eta sinergiak sortu, Tafalla Aisialdirako eta Kulturarako Hiri moduan garatu eta ikusarazteko”, azaldu du Jaurrietak.

Kirol alorrean aurkeztutako proposamenen artean, tokiko eta eskualdeko Kirolaren Plan Estrategikoa nabarmendu du, bai eta kirol instalazioen kudeaketa udalarena egitea eta kudeaketa bera hobetzea, Kirol-plus txartela bezalako programak ezarriz, eta Osasunaktibiti proiektuan parte hartzea, kirolarien eta teknikarien buruko osasunerako programa integrala alegia.

Osasungintzaren esparruan, adineko pertsonei arreta emateko mediku unitate espezializatuen balizko ezarpenerako bideragarritasun azterlan bat egitea planteatzen du Geroa Baik, Nafarroako Unibertsitate Ospitalera joan-etorriak ekidinez, bai eta Osasunaren Kontseiluan Osasungintzaren Tokiko Batzorde batekin ordezkatzea ere, bere osaera eta funtzioak aldatuz eta bere eskuduntzak handituz.

Azkenik, euskara alorrean, Nafarroako hizkuntza propioa den heinean herritarrei hizkuntza hau ezagutzera emateko programa bat garatzearen alde egin du koalizioak.

Izena eman gure buletina jasotzeko