Donibane-San Juan Zentro Integratuko ikasleek Zizur Nagusiko Udalean praktikak egingo dituzte
Zizur Nagusiko Udalak elkarlan hitzarmen bat egin du Donibane-San Juan Zentro Integratuarekin zentro horretako ikasleek bere praktika moduluak Zizurreko Udaleko Zerbitzu Anitzen alorrean egin ahal izateko.
Udalerriko alkateak, Jon Gondán (Geroa Bai) eta zentroko zuzendariordeak, María Company, izenpetutako hitzarmenak, lehen fase batean egurraren moduluko ikasleek Hirigintza Zerbitzuen alorrean praktikak burutzea ahalbidetuko du.
“Espero dezagun elkarlan hau etorkizunean mantentzea eta ikasleentzat bai eta udal langileentzat esperientzia ona izatea. Lan munduan hasten ari diren pertsonei aukerak ematea garrantzitsua dela uste dugu, eta Udalean praktikak egitea formakuntza prozesuan dauden ikasleek haien esperientzia zabaltzeko modu egokia dela iritzi dugu”, azpimarratu du Gondánek.